4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
664/2010 prozedura arrunta eta 823/2010 prozedura metatua
María Ángeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.
Aditzera ematen dut: 664/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan eta 823/2010 errekurtso metatuan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
90/2014 epaia.
Joaquín Cristóbal Galve Sauras lehendakari jauna. Magistratuak: Antonio Rubio Pérez jauna eta Francisco Javier Puello Calleja jauna.
Iruñean, 2014ko otsailaren 19an.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatu magistratuek osatuak, 664/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren eta 823/2010 errekurtso metatuaren autoak aztertu ditu; horiek Nafarroako Gobernuak 2010eko uztailaren 28an hartutako Erabakiaren aurka ezarriak dira, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren martxoaren 25eko 56/2010 Foru Aginduaren aurka ezarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesteagatik, foru agindu horren bidez behin betiko onetsi baitzen Baztango udal planeko aldaketaren espedientea, Elizondoko Foruen plazari, Santiago elizari eta UE-16 unitateari dagokiena (2010eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa). Auto horietan M.ª Dolores Alcorta Dorronsoro andrea izan da alderdi demandatzailea, Gurbindo Gortari prokuradore andreak ordezkatua, eta Nagore Sorabilla abokatu jaunak defendatua; aldiz, alderdi demandatuak izan dira Nafarroako Gobernua, bere aholkulari juridikoak ordezkatua eta defendatua, eta Baztango Udala, Ubillos Minondo prokuradore jaunak ordezkatua eta Otazu Amatriain abokatu jaunak defendatua. Hurrengo aurrekari eta zuzenbideko oinarriak kontuan hartuta erabaki du Salak.
Epaitza:
1.–Partez baiesten dugu M.ª Dolores Alcorta Dorronsoro andreak, Gurbindo Gortari prokuradore andreak ordezkatuta eta Nagore Soravilla abokatu jaunak defendatuta, Nafarroako Gobernuak 2010eko uztailaren 28an hartutako Erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa; erabaki horren bidez, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren martxoaren 25eko 56/2010 Foru Aginduaren aurka ezarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen; izan ere, foru agindu horrek behin betiko onetsi zuen Baztango udal planeko aldaketaren espedientea, Elizondoko Foruen plazari, Santiago elizari eta UE-16 unitateari dagokiena (2010eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa) eta, horrenbestez,
a) Aipatu ebazpena deuseztatzen dugu, Zuzenbidearen araberakoa ez izateagatik, batez besteko aprobetxamenduari buruzko puntuan dagokionez bakarrik.
b) U.E. 16 unitatearen batez besteko aprobetxamendua 0,4619 m²h/m²-koa dela deklaratzen dugu.
2.–Ez da erabaki berezirik hartu prozesuko kostuei buruz.
Jakinaraz bedi ebazpen hau Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duen moduan, eta adierazi honen aurka ezin dela errekurtsorik jarri.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.
Eginbidea: Iruñean, 2014ko otsailaren 21ean. Nik, María Ángeles Ederra Sanzek, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatuta, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtagiria erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 29an.–Salako idazkaria, María Angeles Ederra Sanz.
Iragarkiaren kodea: J1408093