2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Ibilgailua besterengarri deklaratzea eta lagatzea
Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2014ko maiatzaren 28an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1. NA 3491 AZ kamioiaren %50 besterengarri deklaratzea, gero Mairagako Mankomunitateari lagatzeko.
2. NA 3491 AZ kamioiaren %50 Mairagako Mankomunitateari doan lagatzea, baldintza hauetan:
a) Mairagako Mankomunitateak osorik ordainduko du kamioiaren matxura.
b) Hiru urteko epean saltzen badute, salmenta prezioaren %50 Izarbeibarko Mankomunitatearen eskutan utziko da, konponketaren kostua deskontatu gabe.
3. Erabaki hau Mairagako Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuari jakinaraztea.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Garesen, 2014ko ekainaren 10ean.–Mankomunitateko jarduneko burua, Ángel María Munárriz Larrea.
Iragarkiaren kodea: L1409040