123. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan, kreditu gehikuntzaren bidezkoa. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2014ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean 1/2014 aldaketa, kreditu gehikuntzaren bidezkoa, egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zuñigan, 2014ko ekainaren 18an.–Alkate udalburua, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L1408886