2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aldaketa puntuala Tafallako HAPOko UU-4 eta UU-5 unitateen gaineko araudi xehakatuan. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2014ko maiatzaren 27an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
2014ko martxoaren 13an hasiera batean onetsi zen dokumentu hau: “Aldaketa puntuala Tafallako HAPOko UU-4 eta UU-5 unitateen gaineko hirigintza araudi xehakatuan”. Hura jendaurrean egoteko epea iraganik, ez da alegaziorik aurkeztu.
Ikusirik aipaturiko aldaketa puntual xehakatuaren behin betiko onespenaren aldeko txostena, Hirigintza Zerbitzuen Alorreko zuzendariak emana, maiatzaren 5ekoa, eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena, 2014ko maiatzaren 7koa.
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea “Tafallako HAPOko determinazio xehakatuen aldaketa, hirigintza arau xehakatuen 3. dokumentuko 85. artikulua”, UU-4 eta UU-5 unitateei dagokienez, Ángel Aguirre Sagardoy, Celia Santolaya Vergara, Jesús Aguirre Sagardoy eta M.ª Rosario Lecumberri Seviné jaun-andreek sustatua.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Tafallako HAPOko 3. dokumentuko 85. artikuluko hirigintza araudi xehakatuaren aldaketa puntualaren behin betiko onespenaren erabakia, UU-4 eta UU-5 unitateei dagokienez.
Hirugarrena.–Behin betiko onetsitako dokumentuaren ale bat erabaki honekin batera igortzea Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentura, behin betiko onetsi ondoko hamabortz eguneko epean.
Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, ukituei, Hirigintza Alorrari, Ekonomia Alorrari eta Idazkaritza Orokorrari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da administrazio egintza honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.
Proposatutako hirigintza araudia
“Hirigintza arau xehakatuen” 3. dokumentuko 85. artikulua aldatu da, eta honela idatzirik utzi:
3. dokumentua.–Hirigintza araudi xehakatua.
85. artikulua. UU-4 eta UU-5 exekuzio unitateak.
3.–Erabilerari buruzko baldintzak.
Erabilera nagusiak: industriarako, biltegitako eta merkataritzarako.
Erabilera toleratuak: industriarako eta merkataritzarako erabilerei zuzenena loturik daudenak.
Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.
Tafallan, 2014ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1408511