123. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2014ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Terraza eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen udal ordenantzan. 2014ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2014ko ekainaren 18an.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.

ERANSKINA

16. artikulua aldatu da, 3. puntua erantsirik.

3. Denbora gehiago: udako denboraldiari denbora gehiago gehitzen ahal zaio; hala eginez gero, hilabete osoak gehituko dira, eta tasa udako denboraldia guztiaren araberakoa izanen da (1/6, gehitutako hilabetearen zenbatekoarena).

Iragarkiaren kodea: L1408970