2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
UA9 unitatearen mugapenaren aldaketa eta xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Murietako Udalak, 2014ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
“Alkatetzaren otsailaren 6ko 10/2014 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Murietako Udal Planeko UA9 unitatearen mugapenaren aldaketa eta xehetasun azterlana, German Ganuza Beltránek sustatua.
Espedientea jendaurrean paraturik (2014ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 18koa), inork ez du haren gaineko alegaziorik aurkeztu.
Hori guztia ikusirik, erabaki da:
1. Behin betiko onestea Murietako Udal Planeko UA9 unitatearen mugapenaren aldaketa eta xehetasun azterlana, German Ganuza Beltránek sustatua.
2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, UA9 unitatean aldaketa egiteko espedientearen eta onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Araudia
Unitatea bi azpiunitate independenteetan banatu da, UA 9A eta UA 9B.
Azpiunitate berrietan atxikitzen dira UA9 unitateko hirigintzako determinazioak, beren horretan utzirik unitatearen azalera orokorrak, bai lurzati pribatuarenak bai lagatako azalera urbanizatu beharrekoarenak, azpunitate bakoitzari dagokion zatia loturik, hirigintzako fitxetan zehazten den gisa.
Aldatu dira lurzatietako gehieneko barne lerrokadurak, karriken aldera aitzinetik direnak beren horretan utzirik, fitxetan zehazten den gisa.
Murietan, 2014ko ekainaren 17an.–Alkatea, Emilio Jesús Ruiz Recalde.
Iragarkiaren kodea: L1409007