2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Hirigintzako Udal Planaren egiturazko aldaketa
Sustapeneko kontseilariak maiatzaren 22an emandako 38E/2014 Foru Aginduaren bidez (2014ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 6koa), behin betiko onetsi zen Mendabiako Plan Orokorraren egiturazko determinazioak aldatzeko espedientea, La Villa eremuari dagokionez, Mendabiako Udalak sustaturik. Horren xedea Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren esparrua aldatzea da, hiri lurzoru finkatu gabearen zenbait eremu mugatuz haren barnean, etorkizuneko jarduketa integratuei begira. Hori horrela, argitara ematen da hirigintzako araudia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Mendabian, 2014ko ekainaren 11n.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.
Aldaketa Udal Planean
1.–Aldaketaren nolakoa, esparrua eta edukia.
1. Aldaketa honek Milagroko Udal Plan Orokorreko egiturazko antolamenduko determinazioak ukitzen ditu, Mendabiako Alde Zaharrean dagoen La Villa eremuari dagokionez.
2. Hortaz, onesteko, 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio, lege beraren 79.2 artikuluan jasotzen diren berezitasunekin.
3. Agiri idatzi hauek osatzen dute aldaketa:
a) Deskribatzeko eta arrazoitzeko memoria.
b) Araudia.
c) MOD.INF planoa: grafikoki erakusten ditu UPOak ezarri dituen egiturazko antolamenduko determinazioak, aldaketaren esparruari dagokionez.
d) MOD.NOR planoa: grafikoki erakusten ditu aldaketa honek ezarri duen egiturazko antolamenduko determinazioak; determinazio hauek ordezten dituzte Plan Orokorrean aurreikusitako izaera berekoak.
2.–Egiturazko determinazioak.
1. Alde Zaharreko Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren esparrua, aldaketa honen MOD.NOR planoan grafikoki mugatuta ageri dena, 35/2002 Foru Legearen 50. artikuluan ezarritako irizpidearen arabera sektore bat osatuz, zeinari “La Villa” izena eman baitzaio.
2. Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren esparruaren aldaketak berarekin dakar sektore horretan integratzea MOD.INF planoan identifikatutako eremuak; Udal Planeko determinazio grafikoak jasotzen dira bertan, BBPB, CH-1 eta CH-2 gisa. Mantendu egiten da sektore guztiko bizitegi erabilera orokorra.
3. MOD.NOR planoan A, B-C eta D letrekin identifikatutako eremuetan sartuta dagoen lurzorua hiri lurzoru finkatugabe gisa sailkatuta dago; hortaz, aldatu egin da haren kategoria, Plan Orokorrean hiri lurzoru finkatu gisa agertzen baitzen.
4. Hiri lurzoru finkatugabeko azpisektorearen gehieneko aprobetxamendua eremu publikoko sestra gainean eraikitako m²-en bidez neurtzen da, eta ondoko taulan jasotzen diren balioak ezartzen dira MOD.NOR planoan ageri diren eremuetarako.
EXEKUZIO UNITATEAK | GEHIENEKO APROBETXAMENDUA |
A | 1.864 m² |
B | 1.489 m² |
C | 911 m² |
D | 1.010 m² |
Hiri lurzoru finkatugabea, guztira | 5.274 m² |
5. Honako koefiziente hauek ezarri dira:
a) Erabileren eta etxebizitza tipologien homogeneizazio koefizienteak: 1,00.
Etxebizitza (lurraren kontra): 0,60.
Garajea: 0,15.
Hirugarren sektorea: 0,60.
b) Zonako koefizienteak: 1,0 koefizientea ezarri da unitate guztietarako, “B” unitaterako izan ezik, horrendako zonako koefizientea 0,9 izanen baita.
6. Exekuzio unitateei batez besteko aprobetxamendu hauek dagozkie.
EXEKUZIO UNITATEAK | BATEZ BESTEKO APROBETXAMENDUA |
A | 1,76 AU/m² |
B | 1,51 AU/m² |
C | 1,50 AU/m² |
D | 1,74 AU/m² |
7. Ez da aurreikusi babes publikoko araubideren bati lotutako etxebizitzen erreserbarik; beraz, babes publikoko etxebizitzen portzentajea %0 da.
8. Hori horrela, Mendabiako Udal Plan indardunaren dokumentazioan aldaketa hauek egin dira:
3.–Indarra duen Udal Planaren dokumentazioko aldaketen azalpena.
Behin betiko onespena 2005eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 4an.
1. Lurzorua jasotzen duten plano arautzaileak, La Villa sektore berrian sartuak, aldatu egin dira esparru horretan eta, hala, aplikatu beharreko egiturazko determinazioak MOD.NOR planokoak dira.
2. Hirigintza araudi partikularrean baliorik gabe utzi dira “Alde Zaharra CH-1” eta “Alde Zaharra CH-2” atalak, eta “Alde Zaharra BBPB” atalaren ordez beste hau ezarri da:
ALDE ZAHARRA “LA VILLA” SEKTOREA |
Sektore horretan sartzen da garai batean toki horretan zegoen gotorlekuak hartzen zuen lur eremua, non Mendabiako herriaren zati bat kokatu baitzen geroago, La Villa izenez ezagutzen den eremua sortuz. Eremu hori NOR.MOD planoan mugatuta agertzen da. |
EGITURAZKO DETERMINAZIOAK |
LURZORUAREN SAILKAPENA ETA KATEGORIAK |
Hiri lurzorua | Finkatua |
Finkatu gabea |
BANAKETA EREMUA ETA KOEFIZIENTEAK |
Ez da banaketa eremurik mugatu hiri lurzorurako |
Honako koefiziente hauek ezarri dira: | Erabileren eta tipologien homogeneizazio koefizienteak | Zonako koefizienteak |
Etxebizitza | 1,00 | A | 1,0 |
Etxebizitza (lurraren kontra) | 0,60 | B | 0,9 |
Garajea | 0,15 | C | 1,0 |
Ostatua | 0,60 | D | 0,9 |
ERABILERA OROKORRA |
Bizitegia |
SEKTOREAREN GARAPENA |
Sektorearen antolamendu xehakatua Barne Berrikuntzarako Plan Berezi baten bidez ezarriko da, eraikuntzaren eta hiri eremuaren zaharberritzeari eta kualifikazioari bideraturik, eta bertan historiaren, kulturaren, hiri eremuaren eta arkitekturaren aldetik dagoen ondarea errespetatuko da. Halaber, esparru hori eta Mendabiako osotasuna funtzionalki eta sozialki integratzen lagundu beharko da. |
HIRI LURZORU FINKATU GABEKO AZPISEKTOREAREN GEHIENEKO APROBETXAMENDUA
EREMUA | APROBETXAMENDURAKO ESKUBIDEA DUEN LURZORUA | BATEZ BESTEKO APROBETXAMENDUA | GEHIENEKO APROBETXAMENDUA |
A | 1.059,77 m² | 1,76 AU/m² | 1.864 m² |
B | 876,70 m² | 1,51 AU/m² | 1.489 m² |
C | 567,77 m² | 1,50 AU/m² | 911 m² |
D | 494,22 m² | 1,74 AU/m² | 1.010 m² |
GUZTIRA | 2.998,46 m² | | 5.274 m² |
Iragarkiaren kodea: L1408474