123. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Xehetasun azterlana Portal karrikako 35ean.
Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2014ko ekainaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Portal karrikako 35aren xehetasun azterlana, Asier Castillo Cruzek 1. poligonoko 1365. lurzatian sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lerinen, 2014ko ekainaren 17an.–Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1408918