2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Plantilla organikoa hasiera batean onetsi zen 2014ko apirilaren 30ean egin bilkura arruntean eta maiatzaren 19an argitaratu zen, 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Alegazioak aurkezteko arauzko epea iraganik inork alegaziorik batere aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea Leozko Udalaren 2014ko plantilla organiko delakoa, lanpostuen arauzko zerrendarekin eta haien egoera juridikoarekin batean, baita dagokien langileen zerrendarekin batean ere.
Iratxetan (Leotz), 2014ko ekainaren 17an.–Alkatea, Ramón Muruzábal del Castillo.
PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak
Karguaren izena: idazkari 1. Maila: A. Sarbidea: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. titulua. Lanpostuko osagarria: %60. Egoera: hutsik.
Administrazio-kontratudunak
Karguaren izena: Idazkaria, José Román Gómez Velasco. Maila: A. Sarbidea: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. titulua. Lanpostuko osagarria: %60. Egoera: jardunean.
Behin-behineko langileak
Karguaren izena: aholkulari juridiko 1 Maila: A. Sarbidea: izendapen librea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Egoera: hutsik.
Iragarkiaren kodea: L1408889