2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Udalaren lokalaren doako lagapena
Alkate udalburuak xedatu du administrazio espedientea irekitzea Doneztebeko Mendi abesbatza elkarteari doan lagatzeko Mercaderes karrikako 17ko beheitian Udalak duen higiezina erabiltzeko eskubidea, elkarte horren xedeetarako.
Horregatik, Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 110.1.f) artikuluan adierazitakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina kontatzen hasita, interesdunek aztertu ahal dezaten, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkezteko.
Donezteben, 2014ko ekainaren 17an.–Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.
Iragarkiaren kodea: L1408951