123. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1206/2014 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Íñigo Garbayo Ágreda jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea behin-behinekoz onesten duena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez, besteak beste, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Musika espezialitatean (gaztelania) sartzeko eta igotzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketaren eremuan.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 6ko 953/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak urriaren 4an emandako 576/2012 Epaia behin-behinekoz betearaziz, Íñigo Garbayo Ágreda izangaia sartu egin zen Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Musika espezialitatean (gaztelania), sartzeko hautatu ziren izangaien zerrendan, eta praktiketako funtzionario izendatu zuten 2013ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Praktika-aldia bukatuta, hura kalifikatzen duen Batzordeak Zerbitzu honi igorri dio izangaiak lortutako kalifikazioa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 2ko 2028/2010 Ebazpenaren 6. atalean eta abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren hamabigarren oinarrian xedatutakoari jarraituz.

Íñigo Garbayo Ágreda jaunak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik, eta haren oinarrietan ezarritakoari jarraituz, bidezko da behin-behinekoz onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko aipatu izangaiari dagokion hautapen prozeduraren espedientea, Auzitegi Gorenak 65/2013 kasazio errekurtsoari buruz (Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aipatu erabakiaren aurka jarria) hartu beharreko erabakiaren zain; orobat, bidezko da onespen hori Hezkuntza Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioaren titulua eman dezan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko, Íñigo Garbayo Ágreda jaunari buruzko hautapen prozeduraren espedientea behin-behinekoz onestea, gai atera baita Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurari dagokion praktika-aldiaren kalifikazioan:

Izen-deiturak: Garbayo Ágreda, Íñigo.

NANa: 78746694F.

Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Txanda: librea.

Espezialitatea: Musika (gaztelaniaz).

Puntuazioa: 6,5405.

Ondorioen eguna: 2011ko irailaren 1a.

2. Ebazpen hau Hezkuntza Ministeriora igortzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionario titulua luza dezan.

3. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau honako hauei igortzea: Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Deialdien Atalari, Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegoari, Hezkuntza Ministerioari eta interesdunari.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 23an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1407846