123. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Egiturazko aldaketa puntuala Udal Plan Orokorrean, UNC-6 unitateari dagokionez. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2014ko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Plan Orokorrean egiturazko aldaketa puntuala egiteko proiektua. Barillasko hiri lurzoru finkatu gabearen UNC-6 unitateari dagokio eta Bodegas Viña Magaña, S.A.k aurkeztu du.

Udalak hartutako erabakiari jarraikiz, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak -Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak aldatu baitzuen- horren gainean xedatu duena aplikaturik, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horren barrenean espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Barillasen, 2014ko ekainaren 18an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1408943