123. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2014ko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoa eta langileen izenen 2013ko abenduaren 31ko zerrenda.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Barillasen, 2014ko ekainaren 18an. Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1408921