123. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak
arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2014ko apirilaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arroizko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren zenbait artikulu aldatzea.

2014ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an, delako ordenantzaren hasierako onespenaren eta jendaurreko epearen iragarkia, baita Udalaren iragarki oholean ere. Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ordenantza horrek ondorio juridiko egokiak izan ditzan, osorik argitaratzen da haren testua, delako artikuluan ezarria bete beharrez.

Arroitzen, 2014ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

Aldaketa, Arroizko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan

1.–25. artikuluan letra bat gehitu da:

e) Gizarte Segurantzan norberaren konturako langileen araubide berezian, nekazaritzako norberaren konturako langileen sistema berezian, alta emanda ez daudenak.

2.–26. artikulua honela idatzita agertuko da:

26. artikulua. Lurzatiak Lehen Atalean ezarritakoaren arabera banatu ondotik, soberan geratzen diren laborantzako herrilurrak, bai eta onuradunek zuzenean eta pertsonalki lantzen ez dituzten lurzatiak ere, zuzenean esleituko dira 15. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia unitateko titularrak diren herritarren artean. Aurkeztutako eskaerak ikusirik, Udalak erabakiko du zenbat azalera esleitu modalitate honetan.

3.–28. artikulua honela idatzita agertuko da:

28. artikulua. Familia unitate bakoitzari dagozkion loteak esleitzeko, alderantzizko proportzian hartuko dira kontuan esleipen-hartzailearen diru-sarrera garbiak edo ustiategiaren tamaina, esleipen-hartzaileak nekazariak badira; nekazaritzat joko da Gizarte Segurantzan norberaren konturako langileen araubide berezian, nekazaritzako norberaren konturako langileen sistema berezian, alta emanda dagoena. Errenta mailak zehazteko, 17.3 artikuluan ezarritako irizpide berei jarraituko zaie eta, nekazaritzako ustiategiaren tamainarako, eskatzaileek zinpeko aitorpenean jartzen dituzten erreguak hartuko dira aintzat.

Hiru lote (240 erregu inguru, 27. artikuluaren arabera loteak 80-100 erregu baititu gutxi gorabehera) egokituko dira kasu hauetan: nekazaritza ustiategiko erregu kopurua familia unitateko kideen kopuruaz zatiturik 500 erregu baino gutxiago ateratzen direnean; bi lote (160 erregu inguru), aipatu emaitza 500dik 1.000ra bitartekoa denean, eta lote bat (80 erregu inguru), 1.000 erregutik gorakoa denean.

4.–31. artikulua honela idatzita agertuko da:

31. artikulua. Aprobetxamendu mota honetako herrilurretako lurzatien onuradunek ordainduko duten kanona lote bakoitzari dagokionaren %90etik %100era bitartekoa izanen da.

Iragarkiaren kodea: L1408584