123. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Herrilurretako zenbait mahasti sailen enkantea, lote bakarrean, bertan nekazari ekologikoko tekniken bidezko laborantza
egin dadin

Arguedasko Udalak 2014ko maiatzaren 23ko osoko bilkura berezian hartutako erabakiaren ondorioz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruz indarra duen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz, enkantea eginen da herrilurretako zenbait mahasti sail esleitzeko, bertan nekazari ekologikoko tekniken bidezko laborantza egin dadin. Horiek soberan gelditu dira herritarrendako zuzeneko esleipenean. Enkantean aipatu osoko bilkura berezian onetsitako baldintza-agiriari jarraituko zaio.

Enkantea hamabietan eginen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun naturalean, Herriko Etxeko osoko bilkuren aretoan, ahozko posturen bidez.

Enkantearen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, jendea hartzeko orduetan.

Arguedasen, 2014ko ekainaren 18an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1409021