2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Antsoaingo Udalaren diru-laguntzen deialdi publikoa, 2014an kultur, kirol eta besta jarduerak egiteko
Antsoaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko ekainaren 18an egin bilkuran, onetsi zituen 2014an kultur, kirol eta besta jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren oinarriak.
Oinarrien xedea.–Deialdi honek xedea du diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, Antsoainen diren talde guztien ekintza eta jarduerak sustatu eta sostengatzeko, 2014an kultur, kirol eta besta jarduerak egiten badituzte.
Hona diru-laguntzak biltzen ahal dituzten proiektuak:
- Kultur jarduerak edo prestakuntzakoak (ikastaroak, mintzaldiak, erakusketak etab.).
- Besta jarduerak (txarangak, besta tematikoak...).
- Kirol jarduerak.
- Gisako beste batzuk.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira honako hauek:
- Laguntza jarduerak.
- Jarduera gastronomikoak edo antzekoak, kultur interes berezia ikusten ez bazaie, behintzat.
- Antsoaindik kanpora egiten diren jarduerak.
- Elkartearen edo taldearen gastu orokorrak edo mantenimendu gastuak (alokairua, telefonoa, argia, webgunea mantentzea etab.).
Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 17.250,00 euro, Antsoaingo Udalaren 2014ko aurrekontuaren kontu-sail honen kontura finantzatuko direnak: 1-4630-48209.
Oinarriak hartzeko tokia: Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorra, Udaletxeko plaza, 1; edo Udalaren web orrian, www.ansoain.es.
Eskabideen aurkezpena: eskabideak aurkeztuko dira Udalaren Erregistro Orokorrean, Udaletxeko plaza, 1, 1.a. Edo (www.ansoain.es), “egoitza elektronikoa” leihoan.
Eskabideak aurkezteko epea 2014ko uztailaren 31n bukatuko da.
Antsoainen, 2014ko ekainaren 19an.–Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L1409003