123. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketa puntuala, Udal Planeko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2014ko ekainaren 3an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa puntuala hasiera batean onestea Oibarko Udal Planeko egiturazko determinazioetan, AA-15 eta AA-16 unitate asistematikoei dagokienez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oibarren, 2014ko ekainaren 6an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1409042