123. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1205/2014 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Elisa Gortari Chamarro andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea onesten duena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 2an emandako 1/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko eta kidego horretako karrerako funtzionarioek Maisu-maistren Kidegoan espezialitate berriak eskuratzeko deialdia onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 4ko 492/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 642/2012 Epai irmoa betearaziz, Elisa Gortari Chamarro andrea sartu egin zen Maisu-maistren Kidegoan, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatean (gaztelania), sartzeko hautatu ziren izangaien zerrendan, eta praktiketako funtzionario izendatu zuten 2013ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Praktika-aldia bukatuta, hura kalifikatzen duen Batzordeak Zerbitzu honi igorri dio izangaiak lortutako kalifikazioa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 17ko 1646/2009 Ebazpenaren 6. atalean eta urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren hamaikagarren oinarrian xedatutakoari jarraituz.

Elisa Gortari Chamarro andreak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik, eta haren oinarrietan ezarritakoari jarraituz, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko aipatu izangaiari dagokion hautapen prozeduraren espedientea onestea; orobat, bidezko da onespen hori Hezkuntza Ministeriora igortzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionarioaren titulua eman dezan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko, Elisa Gortari Chamarro andreari buruzko hautapen prozeduraren espedientea onestea, gai atera baita Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurari dagokion praktika-aldiaren kalifikazioan:

Izen-deiturak: Gortari Chamarro, Elisa.

NANa: 44619490L.

Kidegoa: Maisu-maistrak.

Txanda: librea.

Espezialitatea: Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz).

Puntuazioa: 7,1196.

Ondorioen eguna: 2010eko irailaren 1a.

2. Ebazpen hau Hezkuntza Ministeriora igortzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionario titulua luza dezan.

3. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau honako hauei igortzea: Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Deialdien Atalari, Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegoari, Hezkuntza Ministerioari eta interesdunari.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 23an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1407847