1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
161/2014 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Turismoaren Erregistroan 2 hostoko kategorian erregistratuta dauden gelaka alokatzen diren landetxeak 2 izarreko gelaka alokatzen diren landetxe gisa sailkatzen dituena.
2013ko azaroaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen azaroaren 6ko 64/2013 Foru Dekretua, landetxeetan ostatu hartzeko arauak ezartzen dituen ekainaren 28ko 243/1999 Foru Dekretua aldatzen duena.
Azaroaren 6ko 64/2013 Foru Dekretuak beste sailkapen bat ezarri du landetxeen kategorietan, beste autonomia erkidegoena bezalakoa izan dadin, baita Europaren gainontzekoan dabilenarekin konparatzeko modukoa ere.
Azaroaren 6ko 64/2013 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean, ezartzen da turismo arloko departamentu eskudunak ofizioz sailkatuko dituela foru dekretu horrek indarra hartzen duenean Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dauden landetxeak, zein bere kategorian, ondoko baliokidetasun hauen arabera:
–3 hosto: 4 izar.
–2 hosto: 2 edo 3 izar, zein den Turismo Erregistroan jasotako puntuazioa.
–Hosto bat: izar bat.
Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak Nafarroako Turismoaren Erregistroan 2 hostoko kategorian erregistratuta dauden gelaka alokatzen diren landetxeak aztertu ditu bere puntuazioekin eta haiek dagokion kategorian sailkatzeko proposamena egin du.
Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Turismoaren Erregistroan inskribatzea 2 hostoko gelaka alokatzen diren landetxearen kategorian egindako aldaketa, 2 izarreko gelaka alokatzen diren landetxe izan daitezen. Ondoko zerrendan zehazten dira, udalerriaren arabera:
Abartzuza:
–Don Roque I GL.
Allin:
–Basaula GL (Muneta).
Ameskoabarrena:
–Aialusa GL (Bakedao).
Arakil:
–Oskia GL (Errotz).
–Aranguren:
–Jauregi GL (Aranguren).
Aras:
–Iriñiken GL.
Artzibar:
–Mari Cruz GL (Hiriberri Artzibar).
–Parriola GL (Hiriberri Artzibar).
Arellano:
–Arellano GL.
Areso:
–Sastizar GL.
Arguedas:
–La Bardena Blanca GL.
Aribe:
–Txikirrin I GL.
Arruazu:
–Martxoenea GL.
Artaxoa:
–Sancho GL.
Atetz:
–Churdarena GL (Aroztegi).
Auritz:
–Bergara GL.
–Don Jauregui de Burguete GL.
–Pedroarena GL.
Basaburua:
–Kaaño Etxea GL (Arrarats).
Baztan:
–Aldekoa GL (Ziga).
–Eguzkialde GL (Amaiur).
–Gamioa GL (Elbete).
–Goiz Argi GL (Amaiur).
–Gontxea GL (Arizkun).
–Iribarrenea GL (Azpilikueta).
–Jaen GL (Elizondo).
–Kordoa GL (Erratzu).
–Malkoa GL (Arizkun).
–Miguelenea GL (Amaiur).
–Ostatu Zaharra GL (Ziga).
–Zigako Etxezuria GL (Ziga).
–Zilbetinea GL (Arizkun).
Bera:
–Alkeberea GL.
–Romano GL.
Betelu:
–Juanduztenea GL.
Cadreita:
–Casa de la Abuela GL.
Oltza Zendea:
–Casa de la Cadena (Asiain).
–Zurgiñenekoa II (Izkue).
Zizur:
–Carpintero GL (Asterain).
Donamaria:
–Gamioa GL (Gaztelu).
Eratsun:
–Martunea GL.
Ergoiena:
–Edronekoa GL (Unanu).
Erroibar:
–Casa Lenco GL (Zilbeti).
–Errebesena GL (Aurizberri).
–La Posada Nueva GL (Bizkarreta-Gerendiain).
–Maitetxu GL (Bizkarreta-Gerendiain).
Etxalar:
–Guilleneko Borda GL.
–Herri-gain GL.
–Mikelestonea III.
Ezkaroze:
–Aciri GL.
Galoze:
–Manchito GL (Itzalle).
Garinoain:
–Lakoak GL.
Garralda:
–Asteatxo GL.
Genevilla:
–Usategieta GL.
Goizueta:
–Benai Borda GL.
Hiriberri Aezkoa:
–Iribarren GL.
Izaba:
–Catalingarde GL.
–Garatxandi GL.
Jaurrieta:
–Ayabe GL:
Txulapain:
–Matxiñena GL (Untzu).
Lana:
–Casa Landa (Galbarra).
Larragoa:
–Sorginetxe GL.
Larraun:
–Etxatoa GL (Oderitz).
Leitza:
–Aritzeta GL.
Lesaka:
–Agiña GL.
Luzaide:
–Bidandaenea GL.
–Toki-ona I GL.
Mañeru:
–Isabel GL.
Otsagabia:
–Idiart I GL.
–Martinezker II GL.
–Osaba GL.
Orbaizeta:
–Sastrarena GL.
–Txorrota GL.
Erronkari:
–Tetxe GL.
Sartze:
–Jauregi I GL (Ibiltzieta).
Uxue:
–El Chofer I GL.
Ultzama:
–Flor de Vida GL (Lizaso).
–Juanzorena GL (Iraizotz).
Urdazubi:
–Dutaria GL.
Urzainki:
–Argonz Etxea GL.
–Argonz Etxea II GL.
Deierri:
–Casa Baquedano GL (Murugarren).
–Garaiondo Etxea GL (Azkona).
–Palacio de Riezu (Errezu).
Zugarramurdi:
–Sueldeguia GL.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 30ean.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.
Iragarkiaren kodea: F1408142