116. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

160/2014 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Turismoaren Erregistroan hosto bateko kategorian erregistratuta dauden gelaka alokatzen diren landetxeak izar bateko gelaka alokatzen diren landetxe gisa sailkatzen dituena.

2013ko azaroaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen azaroaren 6ko 64/2013 Foru Dekretua, landetxeetan ostatu hartzeko arauak ezartzen dituen ekainaren 28ko 243/1999 Foru Dekretua aldatzen duena.

Azaroaren 6ko 64/2013 Foru Dekretuak beste sailkapen bat ezarri du landetxeen kategorietan, beste autonomia erkidegoena bezalakoa izan dadin, baita Europaren gainontzekoan dabilenarekin konparatzeko modukoa ere.

Azaroaren 6ko 64/2013 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean, ezartzen da turismo arloko departamentu eskudunak ofizioz sailkatuko dituela foru dekretu horrek indarra hartzen duenean Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dauden landetxeak, zein bere kategorian, ondoko baliokidetasun hauen arabera:

–3 hosto: 4 izar.

–2 hosto: 2 edo 3 izar, zein den Turismo Erregistroan jasotako puntuazioa.

–Hosto bat: izar bat.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak Nafarroako Turismoaren Erregistroan 1 hostoko kategorian erregistratuta dauden gelaka alokatzen diren landetxeak aztertu ditu eta haiek dagokion kategorian sailkatzeko proposamena egin du.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Turismoaren Erregistroan inskribatzea hosto bateko gelaka alokatzen diren landetxearen kategorian egindako aldaketa, izar bateko gelaka alokatzen diren landetxe izan daitezen. Ondoko zerrendan zehazten dira, udalerriaren arabera:

Abaigar:

–Casa Lucía GL.

Arakil:

–Hirigoien Etxea GL (Hiriberri).

Artzibar:

–Inda GL (Arrieta).

Atetz:

–Dorrea GL (Beuntza).

Auritz:

–Iturrialdea GL.

–Loigorri GL.

Baztan:

–Haitz Etxea GL (Azpilikueta).

–Josenea GL (Arraioz).

–Landaberroa GL (Arizkun).

–Laxkanberria GL (Arraioz).

–Marimartinenea GL (Erratzu).

Elgorriaga:

–Martinea GL.

Erroibar:

–Ardantzena GL (Ardaitz).

–Carmen GL (Aurizberri).

–Cristobalena GL (Aurizberri).

–Patxikuzuria GL (Aurizberri).

–Yarnozena GL (Mezkiritz).

Ezkaroze:

–Esparz GL.

–Jauregui GL.

Garaioa:

–Elizari GL.

Izaba:

–Francisco Mayo GL.

–Idoya GL.

–Lakora GL.

Jaurrieta:

–Arrese I GL.

–Lorencena GL.

–Lucuj GL.

–Palazón GL.

–Torrea GL.

Txulapain:

–Antxerena I GL (Otsakar).

Lesaka:

–Alan-zahar I GL.

–Larrenea GL.

Lizoain-Arriasgoiti:

–Merkatena GL (Zalba).

Luzaide:

–Sipilinia GL.

Otsagabia:

–Aisko GL.

–Eloico GL.

–Mantxoto GL.

–Ñabarro GL.

–Sarbide II GL.

–Sinco GL.

Orbaizeta:

–Alzat GL.

–Mujurdin GL.

Orontze:

–Txapa Cris GL.

Erronkari:

–Txarpa GL.

Santsol:

–El Olivo GL.

Uxue:

–Isolina Jurio GL.

–Mayca GL.

Urraulgoiti:

–Molino Izarzuloa GL (Irurozki).

Urzainki:

–Pilar Layana GL.

Uztarroze:

–M.ª Isabel GL.

Zugarramurdi:

–Teltxegia GL.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 30ean.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.

Iragarkiaren kodea: F1408143