1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko ekainaren 5ean hartua, Juan Carlos I.ari Nafarroaren esker on sakona eta aintzatespen adeitsua adierazten dizkiona Erregetzak Espainiari eman dion etengabeko bultzada egonkorragatik eta, bereziki, erregeak eta erreginak Nafarroarekin izan duten etengabeko harreman biziagatik.
Errege aritu den 39 urteen zehar, Juan Carlos I.a erreferente nabarmena izan da, eraldaketa, aurrerapen eta gizarte garapeneko prozesu baten liderra izan baita, Espainiaren historian parekorik izan ez duena; halaber, gure nazioa nazioartean toki garrantzitsuan kokatzeko ere liderra izan da. Nabarmendu behar da zuzenbide-estatu sozial eta demokratiko bat ezartzeko bere bultzada zalantzagabea, oinarri dituena askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa, Espainiako 1978ko Konstituzioan definitzen den bezala.
Une honetan, erregeak hartutako erabaki pertsonala jendaurrean jarri denean, Nafarroako Gobernuak esker on sakona eta aintzatespen adeitsua adierazten dizkio Juan Carlos I.ari, Erregetzak Espainiari eman dion etengabeko bultzada egonkorragatik eta, bereziki, erregeak eta erreginak Nafarroarekin izan duten etengabeko harreman biziagatik.
Halaber, Asturiasko eta Vianako printzeari desiorik onenak adierazten dizkio laster hartuko duen Estatuko burutzarako, eta ez du zalantzarik ondo eta erantzukizunez arituko dela, orain arte honela aritu baita Erregetzaren oinordeko gisa.
Nafarroako Gobernua sinetsirik dago Erregetzaren oinordetza hau etapa berri baten hasiera dela, non Felipe VI.aren erregealdia erakunde-egonkortasunaren bermea izanen den espainiar guztien erronka sozial, ekonomiko eta politikoei aurre egiteko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Juan Carlos I.ari Nafarroaren esker on sakona eta aintzatespen adeitsua adieraztea Erregetzak Espainiari eman dion etengabeko bultzada egonkorragatik eta, bereziki, erregeak eta erreginak Nafarroarekin izan duten etengabeko harreman biziagatik.
2. Asturiasko eta Vianako printzeari desiorik onenak adieraztea laster hartuko duen Estatuko burutzarako.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Erabaki hau Errege-Etxeari jakinaraztea.
5. Erabaki hau Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari eta Erakunde Harremanetako zuzendari nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko ekainaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1408226