116. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udal Plana. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2014ko maiatzaren 29an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Udal Plan Orokorra eta Ingurumen ondorioen azterlana, haren zati gisa, guztia 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluaren arabera tramitatua.

Bigarrena.–Bertan behera uztea lurren lurzatiketak eta eraikuntzak egiteko lizentzien ematea, plan berriaren determinazioek hirigintza araubide indardunaren aldaketa sortzen duten eremuetan. Zehazki:

a) ORD-3 planoetan exekuzio unitate (EU) gisa mugatutako eremuetan, bertan behera uzten dira lizentziak, jada eginak dauden eraikinen konponketetarako eta higienerako izan ezik, bai eta eraikuntzaren erabilerarako behar diren beste determinazio arauemaile batzuk betetzeari dagozkion obrak ere; betiere, aipatu foru legeak antolamendutik kanpoko eraikinentzat ezartzen dituen debekuak aplikatuko dira.

b) ORD-3 planoetan ekipamenduko jarduketa (EJ) gisa mugatutako eremuetan, bertan behera uzten dira lizentziak, kontserbazio eta egokitzapen obrak izan ezik, obra horiek zehaztuta baitaude plan berriaren hirigintza araudian.

c) Plan berrian lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako eremuan (ORD-01, ORD-03 eta ORD-03 (A) planoak), lizentzia emanen da, soil-soilik, bai planeamendu indardunak bai plan berriak kasuan kasuko lurzoruan onartu edo baimengarri gisa ezartzen dituen jarduketetarako; horrek ez du alde batera uzten beharrezkoak diren administrazio baimenak lortzea aldez aurretik eta, bereziki, Sustapen Departamentuarena, lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduketetarako.

Lizentzien etenaldi horrek bi urte iraunen du, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta plan berria behin betiko onestean amaituko da.

Hirugarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.6 artikuluarekin bat, erabaki honen lehen puntuari dagokion dokumentazioa jendaurrean jarriko da 2014ko uztailaren 1etik urriaren 31ra bitarte, biak barne, eta epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko; iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz, eta ondoko jarduketekin, Udalak gutxienez egitekoak:

a) Aurreko araudia berrikusteko hasierako proposameneko aldaketen xede diren exekuzio unitateetan ukituak diren interesdun guztiei dei egitea, dagokien unitateari buruzko bilera monografikora ager daitezen; jendaurreko lehen aldian eginen da.

b) Berrikuspen proiektuaren jendaurreko erakusketa antolatzea eta proiektua jendaurrean edukitzea, planoak, agiri idatziak eta material informatikoa azalduz horretarako prestatzen den udal lokalean.

c) Herritar guztiei informazio bilera ireki baterako dei egitea, prozesuari eta proposamenari buruzko azalpen orokorra emateko, proiektuaren jendaurreko erakusketa aldia irekitzearekin batera.

d) Informazio bilera sektorialetarako dei egitea irailean, berrikuspen proiektuaren jendaurreko aldiko bisiten ondorioz herritarrek dituzten interesak ikusirik.

Burlatan, 2014ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1408425