116. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 7 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketarako deialdiaren aurka.

Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 7 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 15eko 2270/2013 Ebazpenaren bidez onetsia (2013ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 28koa).

44.623.754-M, 78.744.082-V, 44.615.022-J, 33.425.070-K eta 25.192.114-F NAN zenbakia duten agenteek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 7 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian, lehiaketa-faseko eta proba praktikoko behin betiko emaitzen kontra, epaimahai kalifikatzaileak onetsi baititu. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2014ko ekainaren 6an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1408308