1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
243/2014 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 188/2014 Ebazpenean hautemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Lanbide Heziketako teknikariaren titulua eskuratzeko 2014ko proben deialdia egin zen.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 188/2014 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako teknikariaren titulua lortzeko probetarako 2014ko deialdia egin zen. 1. eranskinean, izena emateko baldintzak arautzen dituen 4. oinarrian, akatsa hauteman da, c) atala ez baita agertzen. Beraz, bidezkoa da akats hori zuzentzea aipatu atala gehituz.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 188/2014 Ebazpenaren 1. eranskineko 4. oinarrian hautemandako akatsa zuzentzea. Horretarako, c) atala gehituko zaio, jarraian adierazten den testuarekin (188/2014 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako teknikariaren titulua lortzeko probetarako 2014ko deialdia egin zen).
“c) Aurreko atalean adierazitako betebehar akademikoak betetzen ez dituzten izangaiek oinarri honetan adierazitako gainerako betebeharrak betetzen badituzte, probak egiten ahalko dituzte baldin eta sarrera proba berezia gainditzen badute. 11. oinarrian aurreikusitako ikastetxeko ebaluazio batzordeak antolatu eta ebaluatuko du proba hori.
Proba horrek proben eskaintza honetarako soilik izanen du balioa. Proba horretan, izangaiak frogatu beharko du badituela erdi mailako zikloko ikasketak aprobetxamenduz egiteko behar adinako ezagutzak eta kasuan kasuko lanbide-arloari dagozkion gaitasunak ere badituela. Proba hori Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 9/2014 Ebazpeneko proben edukiari eta ebaluazio irizpideei buruzko ataletan ezarritakoari doituko zaio.
Prestakuntza eta ebaluazio prozesua garatuko den ikastetxean bertan emanen da izena sarrera proba berariazkoa egiteko.”
2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Eskolatze Bulegora eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2014ko ekainaren 3an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
Iragarkiaren kodea: F1408443