Iragarkia
116. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 16a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
236/2014 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta eskabide eredua arautzen dituena, 2014-2015 ikasturterako.
Maiatzaren 23ko 50/2014 Foru Aginduaren 7.2 artikuluan ezartzen denaren arabera, ikasturte akademiko bakoitzerako prozesua zehazten duten datak eta jarraibideak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez finkatuko dira urtero. Foru agindu horren bidez, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketaren zenbait alderdi arautu eta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako irakaskuntza horiek funts publikoen bidez sostengatutako ikastetxe eta erakundeetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak onetsi ziren.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta eskabide eredua arautzea, 2014-2015 ikasturterako. Ebazpen honen 1., 2., 3. eta 4. eranskinetan daude.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzuari eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2014ko ekainaren 3an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
1. eranskina Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako jarraibideak |
Ikaspostua eskatzea eta dokumentazioa | 1.–Eskatzaile bakoitzak izena emateko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea eta gehienez ere hiru arteko aukerekin. Izena emateko eskabidea ebazpen honen 3. eranskinean ezarritako eredu ofizialaren araberakoa izanen da, eta 2. eranskineko epeetan aurkeztuko da, 2014ko ekainaren 16tik 20ra (14:00ak arte). Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko. 2.–Lehenik aukeratutako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da izena emateko eskaera. 3.–Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan ikaspostua eskatzeko, ikasleek Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 23ko 50/2014 Foru Aginduan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. 4.–Aurreko baldintzak betetzen dituzten eta 2014an 17 urte betetzen dituzten ikasleek edo 16 urte bete eta 2013-2014 ikasturtean curriculum egokituko programan matrikulatuak dauden ikasleek aukera izanen dute lanbide lantegietan ikaspostua eskatzeko. Kasu horretan, lehenik aukeratutako ikastetxean egin beharko dute, eta horretarako, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko eskabide ofiziala aurkeztuko dute eta izena emateko beste eskabide eredu bat lanbide lantegietarako. Izena emateko bi eskabideek eskaera bakarra osatuko dute, non, bi eskabideen artean, gehienez ere hiru arteko aukera jarri beharko dituzten. 5.–Ikastetxeek zigilua daraman fotokopia emanen diote eskatzaileari, eskabide ofiziala zein egunetan sartu den adierazita duela. 6.–Ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte eskabide guztiak horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela. Nahitaez igorri eta jakinarazi behar da matrikularako aurreikuspena horretarako ezarritako epean, EDUCA programako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” delakoaren bitartez. |
Eskaerako dokumentazioa | 1.–Eskaeren eredu ofizialean jasotzen den dokumentazioa, ukatu gabe atzerritarrek hezkuntza Espainiakoen baldintza berberetan erdiesteko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunei eta haien Gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera. 2.–Hona, izena emateko eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa: –NANaren, AITaren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia. –Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamena, ikastetxeko ikuskatzaileak onetsia, maiatzaren 23ko 50/2014 Foru Aginduaren 4. eranskineko ereduaren arabera. –Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko batez besteko notaren egiaztagiria, ebazpen honen 4. eranskineko ereduaren arabera. –Eta, kasua bada, desgaitasuna baduela eta/edo goi errendimenduko kirolaria dela egiaztatzen duen dokumentazioa. 3.–Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko batez besteko notaren egiaztagiria, ebazpen honen 4. eranskinaren araberakoa, ikaslearen jatorrizko ikastetxean prestatuko da. Ikasleak ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen aurkeztuko du egiaztagiri hori, ebazpen honen 2. eranskinean adierazten den bezala. 4.–Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamenak, bai eta bertan onartua izateko prozeduran parte hartzekoak ere, ez du inolaz ere ekarriko ikaslea irakaskuntza horietan onartua izatea. Ikaslea onartzea maiatzaren 23ko 50/2014 Foru Aginduan araututako onarpen prozeduran izandako parte hartzearen emaitzaren mende egonen da. |
Jaiegunak | 1.–Ebazpen honen 2. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Bukaera egun” bat jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio. |
Onartzeko baremoa. | 1.–Jendaurrean egon beharko dute, bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak. 2.–Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako. 3.–Desgaitasunagatik erreserbatutako ikaspostuetako bat nahi duten ikasleentzat, %33ko minusbaliotasun gradua edo handiagoa izatea ondoko agiri hauetako batekin frogatuko da: 3.1. Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria. (Nafarroan, gaur egun, Gizarte Politiketako Departamentua da). 3.2. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena (GSIN), ezintasun iraunkor osoagatik, erabateko ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasun handiagatik pentsioduna dela adierazten duena. 3.3. Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren edo Defentsa Ministerioaren ebazpena, lanerako ezintasun iraunkorragatik edo lanerako desgaitasunagatik erretiro pentsioa aitortzen duena. 4.–Errendimendu handiko kirolarientzat erreserbatutako ikaspostuak nahi dituzten ikasleek honela frogatuko dute egoera hori: 4.1. Indarreko foru araudian horretarako ezarrita dagoen prozeduraren arabera. 4.2. Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. 5.–Epea bukaturik, ez da baremoan eragin dezakeen dokumentazio gehiago onartuko. 6.–Ikasle eskatzaileek 2. eranskinean adierazitako epeetan (ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen) aurkeztu beharko dute Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko batez besteko nota, ebazpen honen 4. eranskineko ereduaren arabera. 7.–Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko batez besteko nota kalkulatzeko, honakoa hartuko da aintzat: 7.1. Modu arruntean 3. edo 4. DBH egin dutenen kasuan: OLHn (Oinarrizko Lanbide Heziketan) sartzeko batez besteko nota 3. edo 4. mailan hurrenez hurren egindako ikasgaien batez besteko aritmetikoa izanen da, erlijioa/erlijioen historia/hezkuntza arreta ikasgaiak kenduta. 7.2. 3. edo 4. DBH curriculum-aniztasunaren bidez egin dutenen kasuan: OLHn sartzeko batez besteko nota programaren alorren eta proiektuen batez besteko aritmetikoa izanen da, erlijioa/erlijioen historia/hezkuntza arreta ikasgaiak kenduta. 7.3. Curriculum egokituko programen kasuan: OLHn sartzeko batez besteko nota programa horren alorren eta ikasgaien batez besteko aritmetikoa izanen da, erlijioa/erlijioen historia/hezkuntza arreta ikasgaiak kenduta. |
Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak Erreklamazioak behin-behineko zerrendari | 1.–Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak EDUCAtik ateratako eredua erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxean, toki ageri batean, erakutsiko dira. 2.–Zer ikastetxetan egin den aurreinskripzioa, hango Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, ebazpen honen 2. eranskinean ezarritako epeko azken eguneko 14:00ak baino lehen. 3.–Matrikula 2. eranskinean adierazitako epeetan egiten ez duten ikasleak prozesu arruntetik kanpo geratuko dira, eta aukera izanen dute ikaspostu hutsak esleitzeko ekitaldi publikora aurkezteko. |
Matrikularen dokumentazioa | 1.–Matrikula egiteko, honako agiri hauek ekarri beharko dituzte ikasleek: 1.1. NANaren, AIZaren, atzerritarren nortasun txartelaren edo ikasle txartelaren fotokopia edo haien parekoarena. 1.2. Eskaera eta matrikulazio tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatutako dokumentazioan agertzen direnekin. 1.3. Ukatu gabe atzerritarrek hezkuntza Espainiakoen baldintza berberetan erdiesteko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunei eta haien Gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera. 1.4. Behar bezala justifikatutako egoeratan, ikasleei Osasun Txartela eskatzen ahalko zaie. 1.5. Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, eritasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa. |
Aukera hobetzea | 1.–Matrikula 2. edo 3. aukeran egin duten eta, ikaspostu hutsak tarteko, 1. edo 2. aukera hartu nahi duten ikasleen kasuan, matrikula egiten duen unean adierazi beharko du aukera hobetu nahi duela. 2.–Hezkuntza Departamentuak abuztuan gauzatuko du aukera hobetzea. 3.–Aukera hobetzeko prozesuaren ondorioz ikaspostua edo ikaspostu berria lortu duten ikasleek abuztuaren 26an eta 27an eginen dute matrikula. Hori egin ezean, hasieran egindako matrikularen eskubideak galduko dituzte. |
Komunikazio bideak | –Helbide elektronikoa: nescolar@navarra.es / ordenafp@navarra.es. –Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea: 848 42 66 17. –Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 42 69 77. –Eskolatze Arloko Koordinatzailea: 848 42 32 12. –Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala: 848 42 66 28 - 848 42 65 49. –Faxa: 848 42 69 87. |
2. eranskina Ikasleak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozesuaren egutegia |
EPE ARRUNTA | |||
PROZESUA | HASIERAKO EGUNA | BUKAERAKO EGUNA | |
Eskabideak jasotzea (Inskripzio epea) | Ekainaren 16a | Ekainaren 20a | 14:00ak arte |
Azken eguna aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko | Ekainaren 24a | ||
Oinarrizko LHn sartzeko batez besteko nota aurkezteko azken eguna | Ekainaren 30a | 14:00ak arte | |
Baremazioa igortzea eta jakinaraztea (Educa) | Uztailaren 1a | ||
Lehenengo hautuen onarpena (Educa) | Uztailaren 2a | ||
Bigarren hautuen onarpena (Educa) | Uztailaren 3a | ||
Hirugarren hautuen onarpena (Educa) eta onarpenaren jakinarazpena | Uztailaren 4a | ||
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | Uztailaren 11 | ||
Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea | Uztailaren 11 | Uztailaren 15a | 14:00ak arte |
Behin betiko zerrendak argitaratzea: –Onartuak, ikaspostuarekin –Ez onartuak, baldintzekin eta ikasposturik gabe –Onartzeke daudenak (baldintzak ez dituzte betetzen) | Uztailaren 16a | ||
Ikasleen matrikula | Uztailaren 16a | Uztailaren 23a | 14:00ak arte |
VII. eranskina (Matrikulatutako ikasleen datuak) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea | Uztailaren 23a | Uztailaren 30a | |
Aukera hobetzeko prozesutik datozen ikasleen matrikula | Abuztuaren 26 | Abuztuaren 27a | 14:00ak arte |
JENDAURREKO EKITALDIA | |||
Ikaspostu hutsak esleitzeko jendaurreko ekitaldia | Irailaren 9a | 10:00etan | |
3. eranskina Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak 2014/2015 IKASTURTEA Inskribatzeko eskaera Irakurri erantsitako argibideak, inprimakia bete aurretik .......................................... zk.ko ESKAERA |
IKASLEAREN DATUAK | ||||
1. deitura: | 2. deitura: | |||
Izena: | NANa/AITa/Pasaportea: | |||
Jaioteguna: | Gizona Emakumea | |||
Jaioterria: (herria, probintzia, herrialdea) | ||||
Helbidea | Herria: | |||
Posta kodea: | Helbide elektronikoa: | |||
1. telefonoa: | 2. telefonoa: | |||
Adina (2014ko abenduaren 31n): 15 urte (jaioturtea: 1999) 16 urte (jaioturtea: 1998) 17 urte (jaioturtea: 1997) | ||||
2013-2014 IKASTURTEAN EGINDAKO IKASKETAK | ||||
Ikastetxea: | Herria: | |||
MARKATU AUKERA HAUETAKO BAT | ||||
Curriculum Egokituko Programa | DBHko 2. maila | |||
Curriculum aniztasuneko 3. maila | Curriculum aniztasuneko 4. maila | |||
DBHko 3. maila | DBHko 4. maila | |||
Oinarrizko LHn sartzeko batez besteko nota: | ||||
IKASPOSTUAREN ERRESERBA | ||||
Desgaitasuna | ||||
Goi errendimenduko kirolaria | ||||
2014/2015 IKASTURTERAKO ESKATZEN DITUEN IKASTETXEA ETA OINARRIZKO LH-KO ZIKLOA | ||||
IKASTETXEA | OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO ZIKLOA | |||
1. aukera | ||||
2. aukera | ||||
3. aukera | ||||
ERANTSITAKO DOKUMENTAZIOA | ||||
NANaren, AITaren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia. Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko izena emateko azken proposamena, ikuskatzaileak onetsia (maiatzaren 23ko 50/2014 Foru Aginduaren 4. eranskina). Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko batez besteko notaren egiaztagiria (ebazpen honen 4. eranskina). Kasua bada, desgaitasuna egiaztatzeko agiriak. Kasua bada, goi errendimenduko kirolaria dela egiaztatzeko agiriak. | ||||
Ikastetxeko zigilua | .................(e)n, 2014ko .............aren ..............(e)an. Interesdunaren sinadura | Aita/Ama/Legezko tutorea Izen-deiturak .............................................................. NANa/AITa/Pasaportea ............................................. Sinadura | ||
Eskabidearekin batera emandako informazioa eta dokumentazioa egiazkoak direla diot, eta Hezkuntza Departamentua baimentzen dut behar diren egiaztapenak egin ditzan. Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskabide honekin (Derrigorrez markatu beharrekoa bi gurasoek sinatu ez badute). Aitortzen dut gurasoak/tutoreak banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela eta ebazpen judiziala edo indarreko dokumentazioa aurkezten dut, non adierazten den niri bakarrik dagokidala aukeratzea nire seme-alabaren ikastetxea (Derrigorrezkoa, bi gurasoek sinatu ez badute edo aurreko laukitxoa markatu ez badute). Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira, eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera. | ||||
Prozesu guztirako jakingarriak
1. Honako hau da ikasleak onartzeko araudia:
–31/2007 Foru Dekretua, apirilaren 2koa.
–40/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 9koa.
–Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 13ko 112/2013 Foru Agindua.
–Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 23ko 50/2014 Foru Agindua.
–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, Oinarrizko LHn onartzeko prozeduraren egutegia, jarraibideak eta eskabide eredua arautzen duena 2014-2015 ikasturterako.
Epe arrunterako jakingarriak.
2. Eskatzaile bakoitzak bere eskabidea aurkeztuko du, behar bezala betea, lehendabizi aukeratu duen ikastetxean. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.
3. Kontuan hartu beharreko epeak:
–Eskabideak eta baremoari loturiko dokumentazioa aurkezteko: 2014ko ekainaren 16tik 20ra, 14:00ak baino lehen.
–Oinarrizko LHn sartzeko batez besteko nota aurkezteko azken eguna: ekainaren 30a (14:00ak arte).
–Onartuen behin-behineko zerrenda ikastetxean argitaratzea: 2014ko uztailak 11.
–Onartuen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak: 2014ko uztailaren 11tik 15era, 14:00ak baino lehen.
–Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda ikastetxean jartzea: 2014ko uztailaren 16a.
–Ikaspostua lortu den ikastetxean matrikula egitea: 2014ko uztailaren 16tik 23ra, 14:00ak baino lehen.
–Matrikula epe barrenean egiten ez duten ikasleek esleitutako ikaspostua galduko dute.
4. Aukera hobetzea: 2. edo 3. aukerako matrikula egin duten eta, ikaspostu hutsak tarteko, 1. edo 2. aukera hartu nahi duten ikasleen kasuan, matrikula egiten duen unean adierazi beharko du aukera hobetu nahi duela. Hezkuntza Departamentuak abuztuan gauzatuko du aukera hobetzea. Aukera hobetzeko prozesuaren ondorioz ikaspostua edo ikaspostu berria lortu duten ikasleek 2014ko abuztuaren 26an eta 27an eginen dute matrikula. Hori egin ezean, hasieran egindako matrikularen eskubideak galduko dituzte.
Ikaspostu hutsak esleitzeko jendaurreko ekitaldirako informazio interesgarria.
5. Jendaurreko ekitaldia egiteko eguna: 2014ko irailaren 9a, 10:00etan.
6. Egiteko tokia: Hezkuntza Departamentuko ekitaldi aretoa.
7. Jendaurreko ekitaldira etortzen ahalko dira:
–Epe arruntean inskribatu baina ikaspostua lortu ez duten ikasleak.
–Epe arruntean inskribatu eta ikaspostua lortu arren, ikaspostu horretan matrikulatu ez diren ikasleak.
–Zikloetan sartzeko unean edo abian den urte naturalean 17 eta 21 urte artean duten ikasleak eta, gainera, titulu akademiko ofiziala ez dutenak.
8. Ikaspostuak maiatzaren 23ko 50/2014 Foru Aginduaren 11. artikuluan ezarritako hurrenkerari jarraikiz esleituko dira.
9. Jendaurreko ekitaldi horretan ikaspostua lortzen dutenek bi eskola eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak ikaspostuaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako ikaspostua galduko dute.
4. eranskina
Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko batez besteko notaren egiaztagiria
..................................................... jaunak/andreak, ..................... herriko ................ ikastetxeko idazkaria den aldetik,
ZIURTATZEN DU:
............................................ ikaslea ........................................... ikasturtea gure ikastetxean matrikulatuta egin duela eta honako batez besteko kalifikazioa lortu duela ikasgaietan/alorretan/proiektuetan (kasu bakoitzean dagokiona):
Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko batez besteko nota: .............
.................(e)n, 2014ko .............aren ..............(e)an.
IDAZKARIA
(Sinadura eta ikastetxeko zigilua)
Sinadura: ...................................
Iragarkiaren kodea: F1408197
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
