116. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

235/2014 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian, “lanbide lantegiak” izenarekin aipatzen diren lanbide heziketako prestakuntza programak arautu eta Nafarroako Foru Komunitatean, 2014-2015 ikasturtean, programa horiek ikasteko, funts publikoekin lagundutako ikastetxe eta erakundeetan ikasleak onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak onesten dituena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak hasierako lanbide kualifikazioko programak ezarri zituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatu titulua lortzen ez duten hamasei urtetik gorako ikasleentzat, hamabost urtekoentzat salbuespen gisa, eta aldi berean xedatzen zuen autonomia erkidegoei zegokiela programa horiek erregulatzea. Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren bidez arautu ziren Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak Nafarroan.

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, artikulu bakarraren 3. idatz-zatian, 10. idatz-zatia gehitzen dio Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluari, eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortzen ditu hezkuntza sistemako Lanbide Heziketan. Orobat, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, azken xedapenetako bosgarrenean, ziklo horiek ezartzeko egutegia ezartzen du. Horren arabera, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako lehen ikasmaila 2014-2015 ikasturtean ezarriko da, eta pixkanaka ordeztuko dira hasierako lanbide kualifikazioko programak.

2014-2015 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak ezarriko direnez, Hezkuntza Departamentuak erabakia hartu du otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian “lanbide lantegiak” izenarekin adierazitako lanbide heziketako programak Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko baldintzak bete ez eta, lehenago, hasierako lanbide kualifikazioko programetako lanbide lantegiaren modalitatean sartzen ahal ziren ikasleen prestakuntza eta kualifikazio beharrei erantzutearren. Beraz, 2014-2015 ikasturterako, bidezko da programa horiek eta haietan sartzeko prozesua arautzea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren lanbide heziketako prestakuntza programak lanbide lantegiak izenarekin arautzea 2014-2015 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako oinarriei jarraituz.

2. “Lanbide lantegiak” izeneko lanbide heziketako prestakuntza programak egiteko, ikasleak ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta funts publikoekin lagundutako erakundeetan 2014-2015 ikasturterako onartzeko prozedura arautzea, ebazpen honen 2. eranskinetik 8.era xedatzen den moduan.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzuari eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2014ko ekainaren 3an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. eranskina

Lanbide lantegien ezaugarri orokorrak

Lehena.–Definizioa.

Lanbide lantegiak otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian adierazten diren lanbide heziketako prestakuntza programak dira; Nafarroako Foru Komunitatean, gazte kolektibo jakin batzuen prestakuntza eta kualifikazio beharrei erantzuten diete.

Bigarrena.–Helburua eta xedeak.

Ikasleen garapen pertsonala bultzatzea dute helburu lanbide lantegiek, baita lanbide arlo batean hasteko prestatuko dituzten gaitasunak eskuratzea ere, garapen profesionalerako aukera handiagoak izan ditzaten; orobat, lanbide heziketaren hezkuntza sisteman eta enplegurako lanbide heziketaren sisteman aurrera egitea eta bizitza osoan ikasten jarraitzea.

Hirugarrena.–Ikasleak eta sartzeko baldintzak.

1. Ez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, ezta horren balio berekoa edo gehiagokoa den ikasketa titulu ofizialik, ez duten ikasleentzat dira lanbide lantegiak, baldin eta, oro har, hurrengo adin beharkizuna eta baldintzak betetzen badituzte:

a) Programan inskribatzen diren urte naturalean hamazazpitik hogeita bat urte arte eginak izatea, edo

b) Programan inskribatzen diren urte naturalean hamasei urte eginak izatea, eta 2013-2014 ikasturtean curriculum egokituko programa batean aritzea, Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak haien alde emandako txostena egina duela.

c) Programan inskribatzen diren urte naturalean hamasei urte egitea, eta beste hezkuntza sistema batzuetatik etortzea.

2. Lanbide lantegietan epe arruntean inskribatzeko eskatzeko, ezinbestekoa izanen da aldez aurretik hasierako lanbide kualifikazioko programarik egin ez izatea.

3. Oinarri honetako lehen atalean adierazitako baldintzak bete eta, aldez aurretik, hasierako lanbide kualifikazioko programaren bat egina duten ikasleek hutsik gelditutako plazak esleitzeko jendaurreko ekitaldian hartzen ahalko dute parte.

Laugarrena.–Lanbide lantegien antolaketa eta egitura.

1. Lanbide lantegiak Lanbide Heziketako prestakuntza programak dira, eta lanbide profila dute.

Lanbide profilak, gutxienez ere, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide kualifikazio oso baten gaitasun unitateak izanen ditu; katalogo hori Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren19ko 5/2002 Lege Organikoaren 7. artikuluan ezarrita dago.

2. Lanbide lantegiak 1.000 ordukoak izanen dira, egun osoko ikasturte oso baten pareko.

Ikasleek ikasturte bakar bat ematen ahalko dute lanbide lantegi batean araubide arruntean.

3. Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa garatuz, lanbide lantegien egitura lanbide moduluz osatzen da, oinarrizko lanbide titulu bat eratzeko, eta zein den kasua, beste prestakuntza modulu batzuez; helburuek ikasketa emaitzetan, ebaluazio irizpideetan eta edukietan zehaztuta egon beharko dute, indarra duen araudian ezarritakoari jarraituz.

4. Lanbide lantegiek modulu hauek izanen dituzte:

a) Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko gaitasun unitateei lotutako moduluak, Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu batean integratuta daudela.

b) Komunikazioa eta Gizartea I eta Zientzia Aplikatuak I izeneko moduluak, lanbide lantegiaren profileko lanbide arloan txertatuta.

c) Praktiketako modulua.

Orobat, lanbide lantegi bakoitzeko curriculumak beste modulu osagarri batzuk izaten ahalko ditu, lanbide profilarekin zerikusia dutenak, baina gaitasun unitateei lotuta egon gabe.

5. Honela banatuko dira lanbide lantegien orduak:

a) Gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak eta, zein den kasua, modulu osagarriak: astean 17 ordu.

b) Komunikazioa eta Gizartea I izeneko modulua: astean 6 ordu.

c) Zientzia Aplikatuak I izeneko modulua: astean 6 ordu.

d) Tutoretza: astean ordu bat.

6. Praktiketako modulua, oro har, ikasturte bukaeran eginen da. Egin ahal izateko, lanbide modulu guztiak gaindituta izan beharko dira.

7. Lanbide lantegiek, zeharka, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 11. artikuluak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloentzat ezartzen dituen zeharkako eduki eta gaitasunak jaso beharko dituzte.

8. Lanbide lantegien metodologiari eta antolaketari dagokienez, aniztasunarekiko arretaren printzipioari jarraituz, otsailaren 28ko 127/2008 Errege Dekretuaren 12. eta 13. artikuluek Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloentzat ezartzen dutena aplikatuko da.

9. Otsailaren 28ko 127/2008 Errege Dekretuaren 14. artikuluak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloentzat ezartzen duenari jarraituz eginen dira tutoretza eta hezkuntza eta lanbide orientazioa.

Bosgarrena.–Taldeen prestakuntza.

Orokorrean, taldearen ratioa hauxe izanen da: gehienez 16 ikasle eta gutxienez 10.

Seigarrena.–Ziurtapena eta ondorioak.

1. Lanbide lantegi bat gainditzen duen ikasleak Hezkuntza Departamentuak emanen dion ikasketen ziurtagiria eskuratuko du. Hartan, lanbide lantegia osatzen duten lanbide moduluak adieraziko dira, baita dagozkien gaitasun unitateak eta egiaztatutako lanbide kualifikazioa ere, halakorik bada.

2. Programa osatzen duten modulu guztiak gainditzen ez dituzten ikasleek ziurtagiri partzial bat eskuratuko dute, non gainditu dituzten moduluak bakarrik adieraziko baitira.

3. Hezkuntza Departamentuak salbuespenak ezarriko ditu erdi mailako heziketa zikloetarako sarrera probetan, lanbide lantegi bat gainditzen duten ikasleentzat.

Zazpigarrena.–Irakaslana eta irakasleak.

1. Honako hauek emanen dituzte Zientzia Aplikatuak I eta Komunikazioa eta Gizartea I izeneko lanbide moduluak:

a) Titulartasun publikoko ikastetxeetan, espezialitateren bateko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoetako funtzionarioek, dagokien moduluko edozein irakasgai emateko gaituta badaude.

b) Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun publikokoetan, irakaskuntza hauek emateko baimenduta badaude, dagokien moduluko irakasgairen bat emateko indarra duen araudian ezarritako baldintzak eta titulua duten irakasleek.

2. Gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluetarako, horiei dagokien Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu bakoitzerako ezarritako irakaste gaitasuna izanen dute:

a) Dagozkien lanbide moduluak emateko gaituta dauden sektore publikoko irakasleen espezialitateak eta hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko edo titulartasun publikoko ikastetxeetan lanbide moduluak emateko behar diren tituluak, irakaskuntza horiek emateko baimenduta badaude.

b) Irakasle espezialistek eman ditzaketen moduluak, bidezkoa denean, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 95.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3. Espezialitate jakin bateko irakaslerik ez dagoenean edo irakaskuntza horiek emateko baimenduta dauden hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko edo titulartasun publikoko ikastetxeetan irakasteko behar diren tituluak dituztenik ez dagoenean, irakasteko behar diren tituluetarako irakaskuntzek lanbide moduluen ikaskuntzaren emaitzak jaso ditzatela eskatuko da eta, ikaskuntzaren emaitza horiek jasotzen ez badira, tituluaz gain, ziurtagiri baten bidez frogatu beharko da gutxienez ere 3 urteko lanbide esperientzia edo irakaslanarena, modulu horiei loturik. Komunikazioa eta Gizartea I eta Zientzia Aplikatuak I izeneko lanbide moduluen kasuan, esperientzia hori irakasten emandakoa izanen da bloke komunetako bakoitzeko irakasgairen batean.

4. Prestakuntza modulu orokorrak ematen dituzten irakasleek Komunikazioa eta Gizartea I eta Zientzia Aplikatuak I izeneko lanbide moduluak ematen jarraitzen ahalko dute lanbide lantegietan, baldintza hauei jarraituz:

a) Modulu horiek 2013-2014 ikasturtean emateko plaza oposizio edo lehiaketa bidez esleituta dutenek modulu horiek ematen jarraitzen ahalko dute kargua uzten duten arte edo administrazio publikoko langile izateari uzten dioten arte.

b) Plaza esleituta izan gabe, prestakuntza modulu horiek eman dituztenek lau ikasturtetan jarraian ematen ahalko dituzten lanbide modulu horiek, 2014-2015 ikasturtetik aurrera.

c) 2013-2014 ikasturtean indarra duen kontratu mugagabe edo aldi baterako baten jabe direnek kontratua iraungi arte ematen ahalko dituzte modulu hauek.

Zortzigarrena.–Ikastetxeak.

1. Hezkuntza Departamentuak erabakitzen dituen ikastetxeetan ezarriko dira lanbide lantegiak, hari baitagozkio eskaintza planifikatzea eta lanbide lantegiak emateko baimena ematea. Baimena urtero emanen da, eta programa hauen eskaintza nahikoa, kalitatezkoa eta egonkorra izatea bermatuko du.

2. Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, baimenduko ditu hasierako lanbide kualifikazioko programak ematen dituzten ikastetxe publikoak zein pribatuak lanbide lantegiak emateko, baimen berririk eskatu gabe; betiere, lanbide lantegi horrek ematen ari zen programaren lanbide profila jaso beharko du.

3. Hezkuntza Departamentuak baimena ematen ahalko die toki korporazioei, lanbide elkarteei, gobernuz kanpoko erakundeei eta bestelako enpresa eta sindikatu entitateei lanbide lantegiak emateko, Hezkuntza Departamentuak berak koordinatuta, baldin eta entitate horiek eman behar dituzten lanbide lantegiekin bat heldu diren lanbide profiletako hasierako lanbide kualifikazioko programak eman badituzte. Kasu horretan, Hezkuntza Departamentuak erabakiko du zein ikastetxeri dauden atxikita lanbide heziketako prestakuntza programa horiek; betiere, ebazpen honetan araututakoari eta Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen curriculumetako bakoitzean ezarritakoari egokitu beharko zaizkie.

Bederatzigarrena.–Ebaluazioa.

1. Lanbide lantegietako ikasleen ebaluazioa etengabea, prestakuntzakoa eta integratzailea izanen da, aukera emanen du haien ikaskuntzak eta hezkuntza programazioak orientatzeko, eta lanbide moduluen arabera eginen da.

2. Ikastetxe batean matrikulatutako ikasleek gehienez ere bi deialditarako eskubidea izanen dute urtean matrikularen xedeko moduluak gainditzeko, praktiketako modulua barne, hori ere bi deialditan ebaluatzen ahalko baita.

3. Ebaluazioa ikasleen beharrei eta bilakaerari egokituko zaizkie, batez ere desgaitasunen bat dutenentzat, horientzat irisgarritasun neurriak ezarriko baitira, ebaluazio probetan inor baztertzen ez duen parte-hartzea bermatua izan dadin.

4. Praktiketako modulua, noiz ere egiten den, lanbide lantegiaren gainerako lanbide moduluetan ebaluazioa positiboa lortu ondoren ebaluatuko da.

5. Hezkuntza Departamentuaren berariazko ebazpen baten bidez erregulatuko da lanbide lantegien ebaluazioa.

Hamargarrena.–Erakundeen lankidetza.

Lanbide lantegiak abiatu eta garatzeko, Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du lankidetza akordioak egitea Gobernuaren beraren gainerako departamentuekin eta beste erakunde, entitate eta irabazi-asmorik gabeko elkarteekin, gazteak gizarteratu eta laneratzearen arloan esperientzia egiaztatua baldin badute.

2. eranskina

Lanbide lantegietan onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak

Lehena.–Lanbide lantegietan sartzea.

Ebazpen honen 1. eranskineko hirugarren oinarrian adierazitako beharkizun eta baldintzak betetzen dituzten ikasleak sartzen ahalko dira lanbide lantegietan.

Bigarrena.–Lanbide lantegietan onartua izateko prozeduran inskribatzea.

Lanbide lantegietan onartua izateko prozeduran inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:

a) 2013-2014 ikasturtean eskolatuta egon diren ikasleen kasuan:

–Ikasleak, gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna izanik adingabeen kasuan, lanbide lantegietan onartua izateko prozeduran inskribatzeko proposamen-txosten bat eskatuko dio ikastetxeko zuzendariari.

–Zuzendariak proposamen-txosten hori eginen du, ebazpen honen 3.1 eranskineko ereduari jarraituz. Eskatzaileak zein kurtso egin duen eta zein maila lortu duen azalduko da txostenean, baita lanbide lantegietarako orientabidea ere.

–Ikaslea curriculum egokituko programa batean eskolatuta egon bada, zuzendariak ebazpen honen 3.2 eranskineko ereduari jarraituz prestatuko du proposamen-txostena eta, bertan, Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak ontzat eman izana agertuko da.

b) 2013-2014 ikasturtean eskolatuta egon ez diren ikasleen kasuan:

–Ikasleak, gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna izanik adingabeen kasuan, lanbide lantegietan onartua izateko prozeduran inskribatzeko proposamen-txosten bat eskatuko dio azkeneko matrikula egin zuen ikastetxeko zuzendariari.

–Zuzendariak proposamen-txosten hori eginen du, ebazpen honen 4 eranskineko ereduari jarraituz eta, bertan, eskatzaileak zein duen azken kurtsoa azalduko da.

c) Beste hezkuntza sistema batzuetatik datozen ikasleen kasuan:

–Zinpeko aitorpen bat bete beharko dute, 5. eranskineko ereduaren araberakoa, eta bertan aitortu, lanbide lantegietan sartzeko baldintzak betetzen dituztela.

Hirugarrena.–Onartzeko prozedura.

1. Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.

2. Eranskin honen aurreko oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio ikasleak lanbide lantegietan inskribatzen dituen berariazko prozedura betetzeko.

Laugarrena.–Jarraibideak eta inskripzio epea.

1. Epe bakarra dago lanbide lantegietan onartua izateko prozesuan inskribatzeko, epe arrunta alegia. Ikasturtearen gainerakoa epetik kanpokotzat joko da.

2. Ebazpen honen 6., 7. eta 8. eranskinetan hurrenez hurren adierazitakoak dira 2014-2015 ikasturterako jarraibideak, onartua izateko prozesuaren egutegia eta eskabidearen eredu ofiziala.

Bosgarrena.–Tramitazioa.

Ikastetxeek EDUCA informatika-aplikazioaren bidez eginen dute eskolatze prozesuaren tramitazio osoa.

Seigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra behar bezala beteta aurkeztu beharko du, hiru aukerarekin gehienez ere, 8.1. eranskineko eredu ofizialaren arabera eta 7. eranskinean ezarritako epeetan.

2. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

3. Lehenik aukeratutako lanbide lantegia eskaintzen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da inskribatzeko eskaera.

Zazpigarrena.–Plazen erreserba.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 75.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, epe arruntean, plaza bat gordeko da talde bakoitzeko, zentzumenetako eta/edo mugitzeko desgaitasuna duten ikasleentzat.

2. Lanbide lantegietan, epe arruntean, plaza bat gordeko da goi errendimenduko kirolarientzat ikasle-talde bakoitzeko.

3. Desgaitasunak dituzten bi pertsona edo gehiago, edo goi errendimenduko bi kirolari edo gehiago, badira, eranskin honen zortzigarren oinarrian ezarritako onartze-irizpideak aplikatuta ateratzen den lehentasun zerrendan gorago dagoenari gordeko zaio plaza. Berdinduz gero, alfabetoaren arabera ordenatuko dira, Hezkuntza Departamentuan 2014ko otsailaren 24an jendaurrean egindako zozketaren emaitza aplikatuta; horrela egin zen, 2014-2015 ikasturtean ikasleak eskolatzeko kanpainaren epeetan gertatzen diren prozesuetan ordenatu edo berdinketa hausteko behar diren kasuetan ordena ezartzeko.

4. Ikasle horiek ez badituzte plaza horiek eskatzen ekaineko aurreinskripzioko epe arruntean, eskaintza orokorrera pasatuko dira.

Zortzigarrena.–Lanbide lantegietan onartua izateko irizpideak eta baremazioa.

1. Hauek dira lanbide lantegietan sartzeko eskaera egiten duten ikasleen lehentasun zerrenda epe arruntean osatzeko Nafarroako Foru Komunitatean ezarri diren onartze-irizpideak:

1. Lanbide lantegia lehen aukeran hautatu duten pertsonak.

2. Lanbide lantegia bigarren aukeran hautatu duten pertsonak.

3. Lanbide lantegia hirugarren aukeran hautatu duten pertsonak.

2. Plazak esleitzeko, sortzen diren hiru taldeetako bakoitzean, ikasleak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:

Lehena.–17tik 21 urte bitarte dituztenak, lanbide lantegietan inskribatzeko urte naturalean eginak.

Bigarrena.–Inskripzioaren urte naturalean 16 urte egin dituztenak; alde batetik, 2013-2014 ikasturtean curriculum egokituko programa bat egin dutenak eta, bestetik, beste hezkuntza sistema batzuetatik heldu direnak.

3. Aurreko puntuan adierazitako lehen taldea alfabetoaren arabera ordenatuko da, Hezkuntza Departamentuan 2014ko otsailaren 24an jendaurrean egindako zozketaren emaitza aplikatuta; horrela egin zen, 2014-2015 ikasturtean ikasleak eskolatzeko kanpainaren epeetan gertatzen diren prozesuetan ordenatu edo berdinketa hausteko behar diren kasuetan ordena ezartzeko.

Aurreko puntuan adierazitako bigarren taldea lanbide lantegian sartzeko batez besteko nota handienetik txikienera (eranskin honen bederatzigarren oinarrian ezarria) ordenatuko da; eta berdinketa gertatuz gero, alfabetoaren arabera ordenatuko da, Hezkuntza Departamentuan jendaurrean egindako zozketako (aurreko lerroaldean aipatua) emaitza aplikatuta.

4. Jendaurreko ekitaldia:

–Onarpen prozesuaren ondoriozko plaza hutsak jendaurreko ekitaldi batean eskainiko dira ebazpen honen 7. eranskinean adierazitako egunetan.

–Honako hauek joaten ahalko dira lanbide lantegietako plaza hutsak esleitzeko jendaurreko ekitaldira:

a) Epe arruntean inskribatu baina plaza lortu ez duten ikasleak.

b) Epe arruntean inskribatu eta plaza lortu arren, plaza horretan matrikulatu ez diren ikasleak.

c) Lanbide lantegietan sartzeko baldintzak bete eta epe arruntean inskribatu ez diren ikasleak, hasierako lanbide kualifikazioko programarik egin gabeak badira.

d) Inskripzioaren urte naturalean hamazazpitik hogeita bat urte arte egin, sartzeko baldintzak bete eta hasierako lanbide kualifikazioko programaren bat egina duten ikasleak.

e) Inskripzioaren urte naturalean hamasei urte egin eta lanbide lantegietan sartzeko ikasketa baldintzak betetzen dituzten ikasleak.

–Jendaurreko ekitaldia egin aurretik argitaratzen diren jarraibideen arabera esleituko dira plazak.

–Jendaurreko ekitaldi horretan plaza lortzen dutenek bi eskola eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak postuaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako plaza galduko dute.

Bederatzigarrena.–Lanbide lantegian sartzeko batez besteko nota.

1. Curriculum egokituko programatik eta beste sistema hezkuntza batzuetatik heldu diren 16 urteko ikasleak sartzeko batez besteko nota ikaslearen ikasketen historialaren bidez, kalifikazio liburuaren bidez edo, hori gabe, lanbide lantegian sartzeko batez besteko notaren ziurtagiriaren bidez frogatu beharko da; azken hori 8.2 eranskinean ezarritako ereduaren araberakoa izanen da eta ikaslearen jatorrizko ikastetxean kalkulatu beharko da.

2. Jatorrizko ikastetxe bakoitzak kalkulatuko du lanbide lantegian sartzeko batez besteko nota, era honetan:

–Curriculum egokituko programatik heldu diren ikasleak: curriculum egokituko programan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa, bi dezimalekin.

–Beste hezkuntza sistema batzuetatik heldu diren ikasleak: jatorrizko herrialdean egindako azken kurtsotik, D.B.H.ko kurtsoen parekotzat jotakotik, lortzen da sarrerako batez besteko nota.

Sarrerako batez besteko notarik aurkeztu ezean, ikaslea taldearen azken postura pasatuko da.

3. Behar izatera, Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 18an emandako 217/2007 Foru Aginduan agertzen den kalifikazioen taula erabiliko da.

4. Batez bestekoa biribildu beharra dagoenean emaitza bi dezimalekin adierazteko, biribiltzeko arau matematikoak erabiliko dira.

Hamargarrena.–Onarpena.

1. Ikasle bat ikastetxe batean onartu dela ulertuko da, onartutako ikasleen behin betiko zerrendan agertzen denean, edo Hezkuntza Departamentuak ikastetxe batean plaza esleitzen dionean.

2. Ikasleak lanbide lantegi batean epe arruntean onartzeak zuzenean ekarriko du jatorrizko ikastetxean okupatzen dituzten plazak galtzea. Galera horrek ikasturtearen bukaeratik aurrera izanen ditu ondorio ekonomikoak.

Hamaikagarrena.–Matrikulazioa.

1. Ikastetxean sartu berri den ikasleen matrikula formalizatzeko, ebazpen honen 6. eranskineko jarraibideetan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

2. Plaza hutsak gelditzen diren lanbide lantegietan, Hezkuntza Departamentuak “aukera hobetzeko” prozesua eginen du eskaera hori matrikulan espres egin duten ikasleentzat. “Aukera hobetzeko” prozesua eginez gero, Hezkuntza Departamentuak zein plaza berri lortu duten jakinaraziko die inplikatutako ikasleei, beste matrikula bat egin dezaten ezartzen zaien epean. Hori egin ezean, hasieran egindako matrikularen eskubideak galduko dituzte.

3. 7. eranskinean ezarritako epean matrikula egiten ez badu, ikasleak dagokion plaza hartzeko eskubidea galduko du.

4. Matrikula lanbide lantegi batean egin duten ikasleak, arrazoirik azaldu gabe, 15 eguneko epean klaseetan hasten ez badira, ikastaroa hasten denetik, ikastetxeak ofizioz baja emanen die eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.

Hamabigarrena.–Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren informazioa.

Ikastetxeek eta Departamentuko zerbitzuek beren eginkizunei buruzko txostenak emanen dizkiote Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, eskatzen dizkienean.

Hamahirugarrena.–Argitalpena.

Ebazpen honen eranskin hau eta 6. eta 7. eranskinak inplikatuta dauden ikastetxe guztietako iragarki oholean jarriko dira jendaurrean, haiek argitaratu eta biharamunetik onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek horren berri izan dezaten.

3.1. ERANSKINA

Lanbide lantegietan inskribatzeko prozeduraren dokumentazioa

LANBIDE LANTEGIETAN INSKRIBATZEKO PROPOSAMEN-TXOSTENA

Ikaslearen datu pertsonalak

Deiturak .............................................. Izena

Jaioteguna ............. / .......... / ........... Zein herrialdetan jaioa:

NAN/AIZ/AIT .........................

Helbidea: .........................................................., P.K.:

Herria: .............................................., Telefonoa:

Ikaslearen datu akademikoak.

Zein ikastetxetan dagoen matrikulatua

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egindako kurtsoa/programa: ...........................................................................................................................

Kurtsoa errepikatu du? BAI EZ

Hala bada, zein kurtso? 1.a 2.a 3.a 4.a

Kurtso batean edo gehiagotan gainditu gabe dituen irakasgaiak: .....................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

Aipatu ikaslearen ebaluazio prozesuaren ardura izan duen irakasle taldeak haren ikaskuntza baloratu du, kontuan izanik lortutako oinarrizko gaitasunak eta hezkuntza helburuak, haren gaitasunak eta egindako lana eta ahaleginak, eta uste du ikasle hori lanbide lantegietan onartzeko prozeduran inskribatzea neurririk egokiena izan daitekeela Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak lortzeko, laneratzeko aukera izan dezan, eta, halaber, gizarteratzea erraztuko dioten etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak handitzeko eta, kasua bada, beste ikasketa batzuk egiten jarraitzeko.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Zuzendaria

Ikaslea (adin nagusikoa bada)

Aita/ama/legezko tutoreak

(Ikaslea adingabea bada)

3.2. ERANSKINA

Lanbide lantegietan inskribatzeko prozeduraren dokumentazioa

LANBIDE LANTEGIETAN INSKRIBATZEKO PROPOSAMEN-TXOSTENA - CURRICULUM EGOKITUKO PROGRAMAKO IKASLEAK

Ikaslearen datu pertsonalak

Deiturak .............................................. Izena

Jaioteguna ............. / .......... / ........... Zein herrialdetan jaioa:

NAN/AIZ/AIT .........................

Helbidea: .........................................................., P.K.:

Herria: .............................................., Telefonoa:

Ikaslearen datu akademikoak.

Zein ikastetxetan dagoen matrikulatua

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egindako kurtsoa/programa: ...........................................................................................................................

Kurtsoa errepikatu du? BAI EZ

Hala bada, zein kurtso? 1.a 2.a 3.a 4.a

Kurtso batean edo gehiagotan gainditu gabe dituen irakasgaiak: .....................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

Aipatu ikaslearen ebaluazio prozesuaren ardura izan duen irakasle taldeak haren ikaskuntza baloratu du, kontuan izanik lortutako oinarrizko gaitasunak eta hezkuntza helburuak, haren gaitasunak eta egindako lana eta ahaleginak, eta uste du ikasle hori lanbide lantegietan onartzeko prozeduran inskribatzea neurririk egokiena izan daitekeela Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak lortzeko, laneratzeko aukera izan dezan, eta, halaber, gizarteratzea erraztuko dioten etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak handitzeko eta, kasua bada, beste ikasketa batzuk egiten jarraitzeko.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Zuzendaria

Ikaslea (adin nagusikoa bada)

Aita/ama/legezko tutoreak

(Ikaslea adingabea bada)

O. E.: Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atala

4. ERANSKINA

Lanbide lantegietan inskribatzeko prozeduraren dokumentazioa

LANBIDE LANTEGIETAN INSKRIBATZEKO PROPOSAMEN-TXOSTENA

2013-2014 ikasturtean eskolatu gabeko ikasleak

Ikaslearen datu pertsonalak

Deiturak .............................................. Izena

Jaioteguna ............. / .......... / ........... Zein herrialdetan jaioa:

NAN/AIZ/AIT .........................

Helbidea: .........................................................., P.K.:

Herria: .............................................., Telefonoa:

Ikaslearen datu akademikoak.

Zein ikastetxetan dagoen matrikulatua

Zein izan duen matrikulatuta egon den azken ikasturtea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egindako kurtsoa/programa

Kurtsoa errepikatu du? BAI EZ

Hala bada, zein kurtso? 1.a 2.a 3.a 4.a

Kurtso batean edo gehiagotan gainditu gabe dituen irakasgaiak: ..................................................................................................................................................................................................................................................

...........................(e)n, ........(e)ko ....................aren ..........(e)an.

Zuzendaria

Ikaslea (adin nagusikoa bada)

Aita/ama/legezko tutoreak

(Ikaslea adingabea bada)

5. ERANSKINA

Lanbide lantegietan inskribatzeko prozeduraren dokumentazioa

ZINPEKO AITORPENA

Beste hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak

Ikaslearen datu pertsonalak

Deiturak .............................................. Izena

Jaioteguna ............. / .......... / ........... Zein herrialdetan jaioa:

NAN/AIZ/AIT .........................

Helbidea: .........................................................., P.K.:

Herria: .............................................., Telefonoa:

Izena: ......................................................., NAN/AIZ/AIT edo pasaportea: ..........................., Jakinarazpen ondorioetarako helbidea: Kalea/Plaza: ................................... Herria .............................................. Posta Kodea ........................................... Probintzia:

Bere izenean (adin nagusiko ikasleen kasua).

Aita/ama/legezko tutore gisa (ikasle adingabeen kasuan).

Zin egiten du lanbide lantegiak eta haietan onartua izateko prozedura arautzen dituen ebazpenaren 1. eranskineko hirugarren oinarrian, lanbide lantegietan sartzeko, ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen dituela.

Jasota geldi dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan, 2014-2015 ikasturtean, ikasleak lanbide lantegietan onartzeko prozesuan, aitorpen hau sinatzen dut,

.......................(e)n, 2014ko ........................aren ..............(e)an.

Sinatua: ....................................

6. eranskina

Lanbide lantegietarako jarraibideak

Plaza eskatzea eta dokumentazioa

1.–Eskatzaile bakoitzak inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea eta gehienez ere hiru arteko aukerekin. Inskribatzeko eskabidea ebazpen honen 8.1. eranskinean ezarritako eredu ofizialaren araberakoa izanen da, eta 7. eranskineko epeetan aurkeztuko da, 2014ko ekainaren 16tik 20ra arte (14:00ak arte).

Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

2.–Lehenik aukeratutako lanbide lantegia ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da inskribatzeko eskaera.

3.–Ebazpen honen 1. eranskineko hirugarren oinarrian ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen duten ikasleek eskatzen ahalko dute plaza lanbide lantegietan.

4.–Aurreko baldintzak betetzen dituzten eta 2014an 17 urte betetzen dituzten ikasleek edo 16 urte bete eta 2013-2014 ikasturtean curriculum egokituko programan matrikulatuak dauden ikasleek aukera izanen dute Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan plaza eskatzeko, haietan sartzeko ezarritako baldintzak betez gero. Kasu horretan, lehenik aukeratutako ikastetxean egin beharko dute, eta horretarako, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko eskabide ofiziala aurkeztuko dute eta ofizialki inskribatzeko beste eskabide eredu bat lanbide lantegietarako. Inskribatzeko bi eskabideek eskaera bakarra osatuko dute, non, bi eskabideen artean, gehienez ere hiru aukera jarri beharko dituzten.

5.–Ikastetxeek zigilua daraman fotokopia emanen diote eskatzaileari, eskabide ofizialaren inprimakia zein egunetan sartu den adierazita duela.

6.–Ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte eskabide guztiak horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela. Nahitaez igorri eta jakinarazi behar da matrikularako aurreikuspena horretarako ezarritako epean, EDUCA programako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” delakoaren bitartez.

Eskaerako dokumentazioa

1.–Eskabide eredu ofizialean ageri dena, ukatu gabe atzerritarrek irakaskuntza hauetan Espainiakoen baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

2.–Hona, inskribatzeko eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa:

–NANaren, AITaren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Lanbide lantegietan inskribatzeko proposamen-txostena, ebazpen honen 3.1 eranskineko ereduaren arabera eskolatutako ikasleen kasuan, edo 3.2ko ereduaren arabera, 2013-2014 ikasturtean curriculum egokituko programan matrikulatuta zeuden ikasleen kasuan.

–Lanbide lantegian sartzeko batez besteko notaren egiaztagiria, 2013-2014 ikasturtean curriculum egokituko programan matrikulatutako 16 urteko ikasleen kasuan, edo beste hezkuntza sistema batzuetatik heldu diren 16 urteko ikasleen kasuan, ebazpen honen 8.2 eranskineko ereduaren arabera

–Lanbide lantegietan inskribatzeko proposamen-txostena, 2013-2014 ikasturtean eskolatu ez diren ikasleen kasuan, ebazpen honen 4. eranskineko ereduaren arabera

–Zinpeko aitorpena, ebazpen honen 5. eranskineko ereduaren arabera, beste hezkuntza sistema batzuetatik heldu diren ikasleen kasuan

–Eta, kasua bada, desgaitasuna baduela eta/edo goi errendimenduko kirolaria dela egiaztatzen duen dokumentazioa

3.–Ikasleen jatorrizko ikastetxeak prestatu beharko du lanbide lantegian sartzeko batez besteko notaren ziurtagiria, ebazpen honen 8.2 eranskineko ereduaren arabera.

Ikasleak ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko du egiaztagiri hori, ebazpen honen 7. eranskinean adierazten den bezala

4.–Lanbide lantegietan inskribatzeak ez du inola ere esan nahi ikaslea lanbide heziketako prestakuntza programa hauek egiteko onartua denik. Ebazpen honetan arautzen den onarpen prozeduran izandako parte-hartzearen emaitzaren menpe egonen da onarpena.

Jaiegunak

1.–Ebazpen honen 7. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Bukaera egunen bat” jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

Onartzeko baremoa

1.–Jendaurrean egon beharko dute, bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak.

2.–Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

3.–Desgaitasunagatik gordetako plazaren bat nahi duten ikasleentzat, %33ko minusbaliotasun gradua edo handiagoa izatea ondoko agiri hauetako batekin frogatuko da:

3.1. Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria (Nafarroan, egun, Gizarte Politiketako Departamentua da organo eskuduna).

3.2. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena (GSIN), ezintasun iraunkor osoagatik, erabateko ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasun handiagatik pentsioduna dela adierazten duena.

3.3. Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren edo Defentsa Ministerioaren ebazpena, lanerako ezintasun iraunkorragatik edo lanerako desgaitasunagatik erretiro pentsioa aitortzen duena.

4.–Errendimendu handiko kirolarientzat gordetako plazak nahi dituzten ikasleek honela frogatuko dute egoera hori:

4.1. Indarreko foru araudian horretarako ezarrita dagoen prozeduraren arabera.

4.2. Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

5.–Epea bukaturik, ez da baremoan eragin dezakeen dokumentazio gehiago onartuko.

Onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak

Erreklamazioak behin-behineko zerrendari

1.–Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak EDUCAtik ateratako eredua erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxean, toki ageri batean, erakutsiko dira

2.–Zer ikastetxetan egin den aurreinskripzioa, hango Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, ebazpen honen 7. eranskinean ezarritako azken eguneko 14:00ak baino lehen

3.–Matrikula 7. eranskinean adierazitako epeetan egiten ez duten ikasleak prozesu arruntetik kanpo geratuko dira, eta aukera izanen dute plaza hutsak esleitzeko ekitaldi publikora aurkezteko

Matrikulatzeko dokumentazioa

1.–Matrikula egiteko, honako agiri hauek ekarri beharko dituzte ikasleek:

1.1. NANaren, AIZaren, AITaren edo ikasle txartelaren fotokopia edo haien parekoarena.

1.2. Eskaera eta matrikulazio tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatutako dokumentazioan agertzen direnekin.

1.3. Atzerritarrek ikaskuntza hauek Espainiakoen baldintza berberetan egiteko duten eskubidea galarazi gabe, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

1.4. Behar bezala justifikatutako egoeratan, ikasleei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

1.5. Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak minusbaliotasunik, eritasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa

Aukera hobetzea

1.–Matrikula 2. edo 3. aukeran egin duten eta, plaza hutsak tarteko, 1. edo 2. aukera hartu nahi duten ikasleen kasuan, matrikula egiten duen unean adierazi beharko du aukera hobetu nahi duela.

2.–Hezkuntza Departamentuak abuztuan gauzatuko du aukera hobetzea.

3.–Aukera hobetzeko prozesuaren ondorioz plaza edo plaza berria lortzen duten ikasleek abuztuaren 26an eta 27an eginen dute matrikula. Hori egin ezean, hasieran egindako matrikularen eskubideak galduko dituzte.

Komunikazio bideak

–Helbide elektronikoa: nescolar@navarra.es ordenafp@navarra.es

–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea: 848 42 66 17

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 42 69 77

–Eskolatze Arloko Koordinatzailea: 848 42 32 12

Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala: 848 42 66 28 - 848 42 65 49. Faxa: 848 42 69 87

7. eranskina

Ikasleak lanbide lantegietan onartzeko prozesuaren egutegia

EPE ARRUNTA

PROZESUA

HASIERAKO EGUNA

BUKAERAKO EGUNA

Eskabideak jasotzea (Inskripzio epea)

Ekainaren 16a

Ekainaren 20a

14:00ak arte.

Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko azken eguna

Ekainaren 24a

Lanbide lantegian sartzeko batez besteko nota aurkezteko azken eguna (16 urteko ikasleentzat bakarrik)

Ekainaren 30a

14:00ak arte.

Baremazioa igortzea eta jakinaraztea (Educa)

Uztailaren 1a

Lehenengo aukeren onarpena (Educa)

Uztailaren 2a

Bigarren aukeren onarpena (Educa)

Uztailaren 3a

Hirugarren aukeren onarpena (Educa) eta onarpenaren jakinarazpena

Uztailaren 4a

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Uztailaren 11a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

Uztailaren 11a

Uztailaren 15a

14:00ak arte.

Behin betiko zerrendak argitaratzea:

–Onartutakoak, plaza dutenak

–Ez onartuak, baldintzekin eta plazarik gabe

–Onartzeke daudenak (ez dituzte baldintzak betetzen)

Uztailaren 16a

Ikasleen matrikula

Uztailaren 16a

Uztailaren 23a

14:00ak arte.

VII. eranskina (Matrikulatutako ikasleen datuak) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Uztailaren 23a

Uztailaren 30a

Aukera hobetzeko prozesutik datozen ikasleen matrikula

Abuztuaren 26

Abuztuaren 27a

14:00ak arte.

JENDAURREKO EKITALDIA

Plaza hutsak esleitzeko jendaurreko ekitaldia

Irailaren 9a

12:00etan

8.1. ERANSKINA

Lanbide lantegiak

2014/2015 IKASTURTEA

Inskribatzeko eskaera

Irakurri erantsitako argibideak, inprimakia bete aurretik

.......................................... zk.ko ESKAERA
Sarrera-data: ...............................................

IKASLEAREN DATUAK

1. deitura:

2. deitura:

Izena:

NAN/AIT/Pasaportea:

Jaioteguna:

Gizona Emakumea

Jaioterria: (herria, probintzia, herrialdea)

Helbidea

Herria: .............................

Posta kodea:

Helbide elektronikoa:

1. telefonoa:

2. telefonoa:

Adinaren baldintza (2014ko abenduaren 31n):

17 urte (jaioturtea: 1997) 18 urte (jaioturtea: 1996) 19 urte (jaioturtea: 1995)

20 urte (jaioturtea: 1994) 21 urte (jaioturtea: 1993)

Adinaren baldintza (2014ko abenduaren 31n) eta beste baldintza batzuk:

16 urte (jaioturtea: 1998) eta 2013-2014 ikasturtean curriculum egokituko programa batean matrikulatuta egotea

16 urte (jaioturtea: 1998) eta beste hezkuntza sistema batzuetatik etortzea

2013-2014 IKASTURTEAN EGINDAKO IKASKETAK

Ikastetxea:

Herria:

ADIERAZI AUKERA HAUETAKO BAT

Curriculum Egokituko Programa

DBHko 2. maila

Curriculum aniztasuneko 3. maila

Curriculum aniztasuneko 4. maila

DBHko 3. maila

DBHko 4. maila

Beste batzuk

Eskolatu gabea

PLAZAREN ERRESERBA

Desgaitasuna

Goi errendimenduko kirolaria

2014-2015 IKASTURTERAKO ESKATZEN DITUEN IKASTETXEA ETA LANBIDE LANTEGIA

IKASTETXEA

LANBIDE LANTEGIA

1. aukera

2. aukera

3. aukera

ERANTSITAKO DOKUMENTAZIOA

NANaren, AITaren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

Inskribatzeko proposamen-txostena, 2013-2014an eskolatutako ikaslearen kasuan. (ebazpen honen 3.1 edo 3.2 eranskina)

Inskribatzeko proposamen-txostena, 2013-2014an eskolatu gabeko ikaslearen kasuan. (ebazpen honen 4. eranskina)

Zinpeko aitorpena, beste hezkuntza sistema batzuetatik heldu diren ikasleen kasuan (ebazpenaren 5. eranskina)

Kasua bada, desgaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Goi errendimenduko kirolari izatea frogatzen duen dokumentazioa.

Ikastetxeko zigilua

.................(e)n, 2014 ....ko .............aren ..............(e)an.

Interesdunaren sinadura

Aita/Ama/Legezko tutorea

Izen-deiturak .................................

NAN/AIT/Pasaportea:

Sinadura

Eskabidearekin batera emandako informazioa eta dokumentazioa egiazkoak direla diot, eta Hezkuntza Departamentua baimentzen dut behar diren egiaztapenak egin ditzan.

Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskabide honekin (Derrigorrez markatu beharrekoa bi gurasoek sinatu ez badute).

Gurasoak/tutoreak banantzeko, edo dibortziatzeko gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, ahalmena ematen didana niri bakarrik dagokidala semearen edo alabaren ikastetxea aukeratzea (Nahitaezkoa, bi gurasoek ez badute sinatu edo aurreko laukitxoa markatu)

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira, eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

Prozesu guztirako jakingarriak

1. Honako hau da ikasleak onartzeko araudia:

–31/2007 Foru Dekretua, apirilaren 2koa.

–40/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 9koa.

–Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 13ko 112/2013 Foru Agindua.

–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpena, lanbide lantegiak onartzen dituena, baita 2014-2015 ikasturtean haietan nola onartu ere.

Epe arrunterako jakingarriak.

2. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztuko du, behar bezala betea, lehendabizi aukeratu duen ikastetxean. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

3. Kontuan hartu beharreko epeak:

–Eskabideak eta baremoari loturiko dokumentazioa: 2014ko ekainaren 16tik 20ra arte, 14:00ak baino lehen.

–Lanbide lantegietan sartzeko batez besteko notaren ziurtagiria aurkezteko azken eguna: ekainaren 30a, 14:00ak baino lehen. 2013-2014 ikasturtean curriculum egokituko programan matrikulatutako 16 urteko ikasleentzat eta beste hezkuntza sistemetatik heldu diren 16 urteko ikasleentzat bakarrik.

–Onartuen behin-behineko zerrenda ikastetxean argitaratzea: 2014.eko uztailaren 11n.

–Onartuen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak: 2014ko uztailaren 11tik 15era arte, 14:00ak baino lehen.

–Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda ikastetxean argitaratzea: 2014ko uztailaren 16an.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean matrikula egitea: 2014ko uztailaren 16tik 23ra, 14:00ak baino lehen.

–Matrikula epe barrenean egiten ez duten ikasleek esleitutako plaza galduko dute.

4. Aukera hobetzea: 2. edo 3. aukerako matrikula egin duten eta, plaza hutsak tarteko, 1. edo 2. aukera hartu nahi duten ikasleen kasuan, matrikula egiten duen unean adierazi beharko du aukera hobetu nahi duela. Hezkuntza Departamentuak abuztuan gauzatuko du aukera hobetzea. Aukera hobetzeko prozesuaren ondorioz plaza edo plaza berria lortzen duten ikasleek 2014ko abuztuaren 26an eta 27an eginen dute matrikula. Hori egin ezean, hasieran egindako matrikularen eskubideak galduko dituzte.

Plaza hutsak esleitzeko jendaurreko ekitaldirako informazio interesgarria.

5. Jendaurreko ekitaldia egiteko eguna: 2014ko irailaren 9an, 12:00etan.

6. Egiteko tokia: Hezkuntza Departamentuko ekitaldi aretoan.

7. Jendaurreko ekitaldira etortzen ahalko dira:

–Epe arruntean inskribatu baina plaza lortu ez duten ikasleak.

–Epe arruntean inskribatu eta plaza lortu arren, plaza horretan matrikulatu ez diren ikasleak.

–Lanbide lantegietan sartzeko baldintzak bete eta epe arruntean inskribatu ez diren ikasleak, hasierako lanbide kualifikazioko programarik egin gabeak badira.

–Inskripzioaren urte naturalean hamazazpitik hogeita bat urte arte egin, sartzeko baldintzak bete eta hasierako lanbide kualifikazioko programaren bat egina duten ikasleak.

–Inskripzioaren urte naturalean hamasei urte egin eta lanbide lantegietan sartzeko ikasketa baldintzak betetzen dituzten ikasleak.

8. Jendaurreko ekitaldia egin aurretik argitaratzen diren jarraibideen arabera esleituko dira plazak.

9. Jendaurreko ekitaldi horretan plaza lortzen dutenek bi eskola eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak plazaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako plaza galduko dute.

8.2 eranskina

Lanbide lantegian sartzeko batez besteko notaren ziurtagiria

(Curriculum egokituko programatik heldu diren 16 urteko ikasleak eta beste hezkuntza sistema batzuetatik heldu diren 16 urteko ikasleak).

Izena: .......................................................................................... herriko ................ ikastetxeko idazkaria den aldetik,

ZIURTATZEN DU:

.............................................. ikaslea ........................................... ikasturtea gure ikastetxean matrikulatuta egin duela eta honako batez besteko kalifikazioa lortu duela ikasgaietan/alorretan/proiektuetan (kasu bakoitzean dagokiona):

Lanbide lantegian sartzeko batez besteko nota:

……..………….(e)n, 2014ko ………..............…….aren ....(e)an.

IDAZKARIA

(Sinadura eta ikastetxeko zigilua)

Stua.: ........................................

Iragarkiaren kodea: F1408196