1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
393/2014 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emana, Nekazaritzako Elikagaien Artisautzan Oliba-olio birjina estra erregulatzen duen arau teknikoa aldatzen duena.
Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordeak, 37. bileran, 2014ko otsailaren 25ean, erabaki zuen honako arau tekniko hau aldatzea: 12.1 arau teknikoa, oliba-olio birjina estrarena. Arau erregulatzaile hauek, ogibideetako artisauek pilatutako esperientziaren ondorio direnak, komeni denean alda daitezke, horietan hobekuntzak egiteko, nekazaritzako elikagaien artisautza produktuen kalitatea eta egiazkotasuna handitzearren.
Ildo horretan, Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordeak arau hori aldatzea proposatu du.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuarekin bat,
EBATZI DUT:
1. 12.1 arau teknikoa, oliba-olio birjina estrarena, aldatzea. Arau horren eduki berria Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordearen 37. bileraren aktan jaso da (2014ko otsailaren 25ean), eta Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko da, esteka honetan: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/2345/Registro-de-Empresas-Artesanales-Agroalimentarias#documentacion.
2. Ebazpen hau igortzea Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordeari eta INTIA-Nafarroako Nekazaritzako Industrien Teknologien eta Azpiegituren Institutuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau arau tekniko honetarako erregistroan inskribatutako enpresei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua,argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da (Erreferentzia: Esped. hitzen ondoren dagoen zenbakia).
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 16an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
Iragarkiaren kodea: F1407374