116. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1025/2014 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ezartzen da zer jaiegun izanen diren astez, herriko bestak direla eta, zerbitzuak Iruñetik kanpo ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileentzat.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 20ko 267/2013 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2014ko lan egutegia onetsi zuen, eta 1.2 artikuluak adierazten zuen ezen, aste barreneko jaiegunak ezartzerakoan, Iruñean ari ez diren langileentzat jaieguna izanen dela Nafarroako herrietako 2014ko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko besta eguna eta herriko bestetako beste egun bat, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan aritzen diren langile guztientzat oro har ezartzen duenaren arabera.

Behin ezarririk zer herriko besta egun izanen diren 2014. urterako, ordainduak eta berreskuratu behar ez direnak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 519/2013 Ebazpenaren bidez, bidezko da ezartzea zer jaiegun izanen diren astez, herriko bestak direla eta, zerbitzuak Iruñetik kanpo ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileentzat.

Horrenbestez, ikusirik Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 20ko 267/2013 Foru Aginduan ezarritakoa, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ezartzea zer jaiegun izanen diren astez, herriko bestak direla eta.

Zerbitzuak Iruñetik kanpo ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileentzat, ondokoak hartuko dira jaieguntzat, herriko bestak direla eta, herriaren arabera:

Abartzuza: abuztuaren 18a.

Ablitas: irailaren 8a.

Oibar: abuztuaren 16a.

Allo: abuztuaren 21a.

Altsasu: irailaren 15a.

Antzin: uztailaren 26a.

Andosilla: irailaren 9a.

Antsoain: irailaren 20a.

Agoitz: abuztuaren 11.

Artaxoa: irailaren 8a.

Arguedas: abuztuaren 2a.

Arizkun (Baztan): ekainaren 24a.

Arroitz: irailaren 6a.

Auritz: ekainaren 24a.

Azagra: irailaren 9a.

Barañain: ekainaren 25a.

Bera: abuztuaren 3a.

Beriain: irailaren 4a.

Berriozar: abuztuaren 28a.

Buñuel: abuztuaren 16a.

Burlata: abuztuaren 16a.

Cabanillas: abuztuaren 18a.

Cadreita: uztailaren 16a.

Caparroso irailaren 1a.

Cárcar: irailaren 8a.

Zarrakaztelu: abuztuaren 4a.

Cascante: irailaren 15a.

Kaseda: irailaren 9a.

Castejón: ekainaren 30a.

Cintruénigo: irailaren 8a.

Corella: irailaren 24a.

Cortes: irailaren 27a.

Deikaztelu: abuztuaren 29a.

Doneztebe: ekainaren 30a.

Elizondo (Baztan): uztailaren 25a.

Lizarra: abuztuaren 2a.

Etxarri Aranatz: abuztuaren 4a.

Faltzes: abuztuaren 16a.

Fitero: irailaren 15a.

Fontellas irailaren 6a.

Funes: abuztuaren 8a.

Fustiñana: abuztuaren 9a.

Gorraitz (Eguesibar): irailaren 5a.

Goizueta: abuztuaren 16a.

Uharte: irailaren 15a.

Irurita (Baztan): maiatzak 29.

Irurtzun: uztailaren 17a.

Izaba: uztailaren 25a.

Iturmendi: uztailaren 17a.

Lakuntza: abuztuaren 25a.

Larraga: abuztuaren 6a.

Leitza: abuztuaren 11.

Lerin: abuztuaren 18a.

Lesaka: uztailaren 7a.

Lezaun: uztailaren 1ean.

Lodosa: abuztuaren 1a.

Los Arcos: abuztuaren 16a.

Irunberri: irailaren 1a.

Martzilla: abuztuaren 23a.

Mendabia: abuztuaren 25a.

Mendigorria: abuztuaren 16a.

Milagro: irailaren 6a.

Monteagudo: abuztuaren 16a.

Murchante: abuztuaren 14a.

Noain (Elortzibar): abuztuaren 28a.

Olazti: uztailaren 25a.

Erriberri: irailaren 15a.

Orkoien: ekainaren 19a.

Oronoz (Baztan): abuztuaren 16a.

Ororbia (Oltza Zendea): abuztuaren 22a.

Oteitza: abuztuaren 22a.

Azkoien: irailaren 8a.

Gares: uztailaren 26a.

Ribaforada: abuztuaren 23a.

Zaraitzu (Ezkaroze): uztailaren 16a.

Jaitz: irailaren 30a.

San Adrián: uztailaren 25a.

Zangoza: irailaren 12an.

Santakara: abuztuaren 16a.

Sarriguren (Eguesibar): ekainaren 14a.

Sartaguda: abuztuaren 11.

Sesma: abuztuaren 25a.

Tafalla: abuztuaren 16a.

Tutera: uztailaren 25a.

Ultzama (Larraintzar): abuztuaren 1a.

Valtierra: abuztuaren 18a.

Viana: uztailaren 23a.

Alesbes: irailaren 20a.

Villatuerta: abuztuaren 16a.

Atarrabia: urriaren 6a.

Zizur Nagusia: irailaren 15a.

Zubiri (Esteribar): abuztuaren 4a.

Zudairi (Ameskoabarrena): abuztuaren 22a.

2. Antsoain, Barañain, Berriozar, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia, Zizur Txikia, Mutiloa eta Sarriguren herrietako osasun etxe edo kontsultategietan ari diren langileentzat, jaieguntzat hartuko da, herriko bestak direla eta, Iruñerako ezarritakoa, hau da, uztailaren 7a.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 19an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1407578