1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
167/2014 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Turismoaren Erregistroan 3 hostoko kategorian erregistratuta dauden etxebizitza-landetxeak 4 izarreko etxebizitza landetxe gisa sailkatzen dituena.
2013ko azaroaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen azaroaren 6ko 64/2013 Foru Dekretua, landetxeetan ostatu hartzeko arauak ezartzen dituen ekainaren 28ko 243/1999 Foru Dekretua aldatzen duena.
Azaroaren 6ko 64/2013 Foru Dekretuak beste sailkapen bat ezarri du landetxeen kategorietan, beste autonomia erkidegoena bezalakoa izan dadin, baita Europaren gainontzekoan dabilenarekin konparatzeko modukoa ere.
Azaroaren 6ko 64/2013 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean, ezartzen da turismo arloko departamentu eskudunak ofizioz sailkatuko dituela foru dekretu horrek indarra hartzen duenean Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dauden landetxeak, zein bere kategorian, ondoko baliokidetasun hauen arabera:
–3 hosto: 4 izar.
–2 hosto: 2 edo 3 izar, zein den Turismo Erregistroan jasotako puntuazioa.
–Hosto bat: Izar bat.
Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak Nafarroako Turismoaren Erregistroan 3 hostoko kategorian erregistratuta dauden etxebizitza-landetxeak aztertu ditu eta haiek dagokion kategorian sailkatzeko proposamena egin du.
Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Turismoaren Erregistroan inskribatzea 3 hostoko etxebizitza-landetxearen kategorian egindako aldaketa, 4 izarreko etxebizitza-landetxe izan daitezen. Ondoko zerrendan zehazten dira, udalerriaren arabera:
Abaurrepea:
–Zubialde EL.
Basaburua:
–Martikonea EL (Jauntsarats).
Baztan:
–Ballenea EL (Erratzu).
–Gananea EL (Azpilikueta).
Beintza-Labaien:
–Villa Argentina EL (Beintza-Labaien).
Erroibar:
–Muskilda EL (Bizkarreta-Gerendiain).
–Roncesvalles EL (Aurizberri).
Etxalar:
–Gorostipaleko Borda EL.
–Perugorria Berria EL.
Ezkurra:
–Matxonea Borda EL.
Ezporogi:
–Fernandoegea EL (Ageza).
Gesalatz:
–Hilaris EL (Muniain Gesalatz).
Hiriberri Aezkoa:
–Txikirrin III EL.
Ibargoiti:
–Casa Irisarri EL (Getze Ibargoiti).
Imotz:
–Etxeberria EL (Oskotz).
Izaba:
–Juaningratxi EL.
Txulapain:
–Mendiburu EL (Osinaga).
–Sarobetxea EL (Larraiotz).
Larraun:
–Azpikoetxea EL (Etxarri).
–Etxeberri EL (Iribas).
–Mikelenea Txiki EL (Arruitz).
Leatxe:
–Gaztelu Etxea EL.
Leitza:
–Lesakenea EL.
Lekunberri:
–Ezkilenea EL.
Leotz:
–Casa del Arco EL (Artariain).
Lerin:
–La Tahona EL.
Luzaide:
–Erlanio EL.
Otsagabia:
–Burret I EL.
Orisoain:
–El Pajar EL.
Zare:
–Irigoienea EL.
Ultzama:
–Albirena El (Arraitz-Orkin).
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 30ean.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.
Iragarkiaren kodea: F1408137