116. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1163/2014 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko 16 lanpostu huts, C mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 415/2014 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko 15 lanpostu huts, C mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2014ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24an.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 24an emandako 64/2014 Ebazpenaren bidez, deialdia aldatu eta beste lanpostu bat sartu zen. Ebazpena 2014ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n.

Maiatzaren 5ean eman eta urte horretako 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an, argitaratutako 964/2014 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordea ordezkatzen duten epaimahaikideak izendatu ziren.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Ez da erreklamaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko C mailako 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2014ko ekainaren 2an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA. LEKUALDATZE LEHIAKETA. BASOZAINAK

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

ALCUAZ ANDUEZA, JOSU

ARRANZ ÁLVAREZ, DAVID

BARBARIN GARCÍA, JUAN MARÍA

BELZA EGOZCUE, CARLOS

BERGASA MENDIVE, CARLOS

BORDA PASCAL, ROBERTO

DIEGO CANALES, FRANCISCO JAVIER

ECHEVERRIA ICHASO, OSCAR

ELOSEGUI IRURTIA, MIGUEL MARÍA

ETXABARRI OROZ, IBAI

GARCÍA IÑIGUEZ, CARLOS

GARRUES LOIZU, FERMÍN XABIER

GÓMEZ OTANO, XABIER

GONZÁLEZ BOYA, DANIEL

HERNANDO GARCÍA, MIGUEL

HUICI SOBA, IÑIGO

IÑARREA GOGORZA, FERMÍN

IRURZUN GORENA, JAVIER

LAURNAGARAI MIHURA, LUIS

LEOZ MORIONES, FRANCISCO JAVIER

LOPETEGUI BRIONES, XABIER

MAZKIARAN SAN ROMÁN, MIREN AINHOA

MINA LÓPEZ, TXARO

MIR VALENCIA, ANA ISABEL

NIEVA SANJERONIMO, IÑAKI

NOZAL ARANDA, BORJA

PASTOR FERNÁNDEZ, PEDRO

PETRIRENA GORTARI, XABIER

ROMERA TILLAUD, DAVID

SAN MARTÍN URDIAIN, MARIO

TAPIA CASAMAYOR, RAFAEL

UHARTE UNZUE, JON

UNZU AGUIRRE, ALAIN

VERGARA JIMÉNEZ, FRANCISCO JAVIER

–Baztertuak:

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik:

TABAR URRA, MIKEL

Iragarkiaren kodea: F1408402