6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
BAZTAN
Bertaratzeko ediktua
2014ko ekainaren 6an, Baztango Udaleko alkateak, Garbiñe Elizegi Narbartek, hitzez hitz honela dioen 96/2014 zenbakidun ebazpena eman zuen:
“Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak bidalitako gora jotzeko 14-01394 zenbakiko errekurtsoaren espedientea, Juan José Arrechea Vicondoa jaunak eta Mirentxu Etxeberria Aleman andreak aurkeztua, Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2014/04/04an hartutako erabakiaren aurka. Akordio horretan gaitzesten da 2013/12/20ko Tokiko Gobernu Batzarraren akordioaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, hirigintzako aprobetxamenduaren %10eko lagapena Udalari dirutan ordaintzeko hirigintza hitzarmenari buruzkoa.
Ebazten dut:
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, administrazio-espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea errekurtsoan ager daitezen, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.”
Baztanen, 2014ko ekainaren 6an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1408334