115. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne sustapen murriztua erabiliz betetzeko. Izangai onartuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren 2014ko otsailaren 25eko ebazpenaren bidez onetsi zen administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne sustapen murriztua erabiliz betetzeko deialdia. Deialdi hori 2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 7an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskinean jasoa, onestea.

Interesdunek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Alesbesen, 2014ko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, M. Carmen Segura Moreno.

ERANSKINA

Onartuak:

Lucia Mayayo Arrondo, NAN zenbakia 16.021537J duena

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1408391