4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 92/2014 prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 92/2014 betearazpen-prozeduran autoa eta dekretua eman dira gaurko egunean, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.
Eta Talleres Cordovilla, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 26an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1407896