115. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-A-108

Ledeako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Irati ibaia.

Hargunearen udalerria: Ledea (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM (641.514; 4.719.253) 30. zona.

Erabilera: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Ledeako udal mugapea (Nafarroa), 3. poligonoko 387. eta 440. lurzatiak.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,067.

Gehieneko bolumena urtean: 595 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Irati ibaitik, ezkerraldetik, 2 ZP-ko potentziako motoponpa baten bidez eta 3 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin. Motoponpak 32 mm-ko diametroko eta 50 metroko luzerako mahuka baten bidez bultzatuko du ura ureztatu beharreko lurzatiraino. Ura herri baratzak ureztatzeko erabiliko da, 0,017 hektarea, zehazki.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko maiatzaren 12an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1407393