3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-S-707
Erroko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Erroko Udala.
Xedea: Erroko saneamendu obretarako baimena eta hondakin uren isurketarako baimena.
Ibilgua: Erro ibaia.
Unitate hidrogeologikoa: Irati Garaia.
Isurketa eginen den udal mugapea: Erroibar (Nafarroa).
Lanen xedea araztegi berria, hondakin uren sarrera-hustubidea eta energia elektrikoaren hargunea eraikitzea da. Isurketak 29.565 m³-ko gehieneko bolumena izanen du urtean, eta, tratatzeko, iragazki bakterianoen sistema bat erabiliko da, aldez aurretik lehen mailako dekantazioa eta ondoren bigarren mailakoa eginda.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko maiatzaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1407258