3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-208
Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.
Xedea: Arellanoko hondakin urak isurtzeko baimena.
Ibilgua: Riomayor erreka, izenik gabeko erreka (Riomayor erreka).
Isurketa eginen den udal mugapea: Arellano (Nafarroa).
Mendebaldeko isurketak 14.000 m³-ko bolumena du urtean, eta imhoff tankean tratatzen da. Ekialdeko isurketak 3.500 m³-ko bolumena du urtean; hiru ganberako hobi septikoan arazten da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko apirilaren 28an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1407256