115. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-211

Uharte Arakilgo Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Uharte Arakilgo Udala.

Xedea: Uharte Arakilgo (Nafarroa) hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Arakil ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Uharte Arakil (Nafarroa).

Hondakin urek urtean 474.500 m³ egiten dute, gehienez; arazketa prozesu hau izanen dute: arbaste tankea, lehen mailako dekantazioa, iragazki perkoladorea eta bigarren mailako dekantazioa; ondoren Arakil ibaira isuriko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko maiatzaren 5ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1407241