2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2014ko ekainaren 5ean bildurik, hasiera batean onetsi zuen 1/2014 aldaketa 2014ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dadin eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarriari jarraikiz.
Corellan, 2014ko ekainaren 6an.–Mankomunitateko burua, Rafael Ayensa.
Iragarkiaren kodea: L1408291