115. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2014ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2014ko apirilaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Onespena 2014ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an, eta jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsita gelditu da. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 2.004.260,10 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 20.000,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak: 6.500,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 596.177,58 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 830.605,32 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 624.339,87 euro.

3.–Finantza-gastuak: 18.000 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 110.000,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 893.369,45 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 150.623,04 euro.

Corellan, 2014ko ekainaren 6an.–Mankomunitateko burua, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1408290