115. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko D mailako bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, Itzagako Mankomunitatearen zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko D mailako bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdiko epaimahaiak eranskinean agertzen direnak izendatzeko proposamena egin du, haiek izan baitira puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak.

Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 9.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2014ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an.

Urrotz-Hirian, 2014ko ekainaren 7an.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.

ERANSKINA

Pedro Jesús Carabia Nuin.

Ulises Denia Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1408362