115. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

1. poligonoko 1977. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkateak, ekainaren 9ko 42/2014 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Inmaculada Andrea Villamayor Viergek sustaturiko xehetasun azterlana, katastroko 1. poligonoko 1977. lurzatiko eraikuntzako lerrokadurak doitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Osoko Bilkurara igorriko da, behin betiko onets dadin, bidezko bada hori egitea.

Villatuertan, 2014ko ekainaren 9an.–Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1408357