2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Udalaren Plan Orokorreko egiturazko determinazioetako aldaketa puntuala, 10. poligonoko 137. eta 140. lurzatietan
Valtierrako Udalak, 2014ko ekainaren 5ean eginiko osoko bilkura berezian, Valtierrako Udalaren Plan Orokorreko egiturazko determinazioetako aldaketa puntuala onetsi zuen hasiera batean. Ondoko hau da: 10. poligonoko 137. eta 140. lurzatien babes kategoria aldatzea, Pablo López Aguirrek sustatuta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 b) artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Valtierran, 2014ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1408252