115. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Atako, Okubeko eta Ardantzarretako larre hesituak arautzen dituen ordenantza. Deuseztasun partziala

Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2014ko martxoaren 25ean eman 891. Ebazpenaren bitartez, hein batean onetsi da María Paz Huarte Astizek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa eta 2.1 eta 5. artikuluen deuseztasuna deklaratu, Atako, Okubeko eta Ardantzarretako larre hesituak arautzen dituen ordenantzan, hain zuzen ere, ogibide nagusia abeltzaintza dutenen lehentasunari dagokionez.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da ogibide nagusia abeltzaintza dutenen lehentasunari buruzko aipamenak ezabatzeko Udalak duen betebehar hori betetzeko, hain zuzen ere Atako, Okubeko eta Ardantzarretako larre hesituak arautzen dituen ordenantzan, 2.1 eta 5. artikuluetan aipatzen dena.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 14-00113 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta, 2014ko martxoaren 25ean emandako 891. Ebazpena betetzeko.

Uharte Arakilen, 2014ko ekainaren 4an.–Alkatea, Javier Rodríguez Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1408179