2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Garesko Lurzoruaren Patronatua
desegiteko hasiera bateko erabakia.
Garesko Udala eta Garesko Lurzoruaren Patronatuko Batzarra
Garesko Udalak, 2014ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasierako onespena ematea Lurzoruaren Patronatua desagertu eta desegiteari, aurkeztutako balantzearekin bat.
Aurtengo apirilaren 29an, Garesko Lurzoruaren Patronatuko Batzarrak erabaki zuen Garesko Lurzoruaren Patronatua desagertu eta desegitea.
1. Hasiera batez onestea Garesko “Lurzoruaren Udal Patronatua” desagertu eta desegitea, haren estatutuak indargabe utziz.
2. Garesko Udalak bere gain hartzen ditu haren helburu eta xedeak, eta, hortaz, Udalbatzaren egituran sartuko dira, ondorio guztietarako. Orobat, udal hau erakunde horren oinordeko unibertsala izanen da, eskubide eta betebehar guztietan, eta haren ondarea toki entitatearen jabetzara pasako da. Edonola ere, aipatutako erakunde autonomoaren Zuzendaritza Kontseiluek edo organo baliokideek jardunean jarraituko dute, eskubide eta betebehar guztiak erabat likidatu arte.
3. Udalbatzako buruari ahalmena ematea beharrezkoak diren administrazio egintzak emateko eta izapideak agintzeko, erabaki honek erabateko eraginkortasuna izan dezan.
4. Espedientea jendaurrean edukitzea eta interesdunei entzutea ematea, hogeita hamar eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarkien oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak eta iradokizunak aurkez daitezen. Ondotik etorriko da Udalbatzaren behin betiko onespena, epearen barruan aurkezten diren erreklamazio eta iradokizun guztiak ebatzi ondotik. Erreklamazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, behin-behinekoz hartutako erabakia behin betiko onetsita geldituko da, bestelako erabakirik hartu beharrik izan gabe.
Garesen, 2014ko ekainaren 6an.–Alkatea, Fidel Aracama Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1408307