2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Ordenantza fiskaleko aldaketa. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2014ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
Hasiera batez onestea 2014ko ekitaldirako prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten ordenantza fiskalen aldaketa, espedientean jasotako proposamenaren arabera, honako hauei dagokienez: Musika Eskolako tasak, zezen plazaren erabilera lagatzea eta jardueretarako lizentziak eta irekitzekoak.
Toki Araubideari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusiari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Inork ez badu alegazio, kexa edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da eta ordenantza osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Azkoienen, 2014ko ekainaren 4an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.
Iragarkiaren kodea: L1408185