2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
Aldaketa puntuala, Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena
Melidako Udalak, 2014ko abenduaren 31ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Melidako Udal Planean; Hirigintzako Araudi Partikularra izeneko dokumentuaren 27. artikuluan Udalak berak sustatu duen aldaketa xehakatua da, lurzoru urbanizaezineko eraikinen eta eraikuntza jardueren baldintza partikularren gainekoa.
Argitara ematen da, 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluei jarraituz, hilabeteko epean interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Melidan, 2014ko abenduaren 31n.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.
Iragarkiaren kodea: L1500501