2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
Herrilurretako laborantzarako lurzatien esleipena herritarren artean
Murietako Udalak 2014ko ekainaren 6an egin bilkura berezian erabaki duena bete beharrez, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duenak herrilurretako laborantzarako lurzatiak esleitzeko eska dezan. Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, Murietako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan aipatzen direnak.
Murietan, 2014ko ekainaren 6an.–Alkatea, Emilio Jesús Ruiz Recalde.
Iragarkiaren kodea: L1408410