1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
500/2014 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, “Artaxoako udal mugapean (Nafarroa) Piensos Artajona, S.L. gas naturalez hornitzeko antena” izeneko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.
Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak maiatzaren 23an emandako 495/2014 Ebazpenaren bitartez, “Artaxoako udal mugapean (Nafarroa) Piensos Artajona, S.L. gas naturalez hornitzeko antena” izeneko proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.
Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Artaxoako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Artaxoako Herriko Etxean, 2014ko uztailaren 16an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdun bakoitzari jakinaraziko zaizkio, banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau Gas Navarra, S.A. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Artaxoako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 28an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.
Iragarkiaren kodea: F1407746