2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Herrilurraren desafektazioa, 4. poligonoko 106. lurzatia
Leitzako Udalak, 2014ko maiatzaren 30ean egindako bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsitako Ondasunei buruzko Erregelamenduan eskatutako gehiengoa izanik, erabaki zuen honako herrilur hau desafektatzea: 365 m² 4. poligonoko 106. lurzatian.
Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura egonen da, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Leitzan, 2014ko ekainaren 6an.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1408267