115. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Egiturazko aldaketa Udal Planean, Orrioko 2. poligonoko
110 eta 111. lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2014ko ekainaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen Udal Planean egiturazko aldaketa hasiera batean onestea, Orrioko 2. poligonoko 110 eta 111. lurzatietan kokaturiko 7.278 m²-ko lurra kategoriaz aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egin ditzaten.

Ezkabarten, 2014ko ekainaren 9an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1408369